Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mukertu, muker(tu), mukertzen da/du ad muker bihurtu, zakartu.
Barbeitok irri erori bat ageri zuen zigarro itzalia kentzea ahantzita zeukan ezpainetan, Dopazo tristetasun akigarri batek zeukan mukertuta. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 121. orr.
Aski zenuen Aljerren, aski hemen ere, zure esperantza aspaldi mukerturik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 166. orr.