Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

muker 1 izond zakarra, muzin egiten duena.

Neskatxa ttipi hori berriz aski mukerra da; eta, zer gerta ere, hau ez da nehondik ere zuk egin ahal zenukeen bezain atsegina izanen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 50. orr.

Zoriona deitzen den animalia izu eta muker hori.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 94. orr.

Seguraski, psikiatra jendaila horrek azalpen aldrebes bat baino gehiago asmatuko luke jarrera muker hartarako, gerra garaiko sindromeaz hasiko lirakete, edo trauma osteko shockei buruz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 18. orr.

Mazarredo almirantea eta Egia jenerala preziatzen dituenak ezin dezake poeta mukerrik maite.  Berria - Kultura   2004-03-13

"Mulata?", jesarri egin zen erne ohean, muker gurako muttur, "Mulata esan duk?".  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 251. orr.

2 (adizlagun gisa)

Muker eta uzkur ageri da hura pixka batean, baina azkenean onartzen du maitasun-eskaintza.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 126. orr.

Muker abiatu ginen herrira, haren gizarte honetako arropa muxarrekin batera kiskaltzen zen bitartean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 163. orr.

Ezin mukerrago zeunden telefonoz deitu dizudanean; ikaratuta aritu naiz zurekin hizketan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 33. orr.

Orduan hotz, muker eta bakarrik egoteko irrikatan egongo baita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 8. orr.

Burua lepoan gordea, mokor, makur, muker, orain bezala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 216. orr.

3 lo-muker adlag gaizki esnaturik.

Ez diagu esnatu behar, lo-muker egoten duk esnatzen badugu; gero bi orduko paseoa eman behar zaiok, bestela lo-muker egoten duk.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 187. orr.

4 muker egin muzin egin.

ilea eta bizarra moztu gabe eman zuen marea osoa, halako esku ona zeukan Patxo Laskibarren doako zerbitzuei muker eginda.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 274. orr.

Muker egin zion neskameak, etxeko alaba agidanez, tabernariaren antza bekainetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.

Muker egiten genuen antzokiaren ondotik iragaitean, ez genuen haboro hanka sartuko bertan, halako asperdura bat ematen zigun, ikaraz nahaste.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus