Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mukatu, muka, mukatzen du ad kandelez mintzatuz, mukia kendu.
Begien kliska geldi bakarra; beheko ezpaina poliki irristatzen gorantz, goikoa estali arte; eta gero sudur hegalaren hasperen bat, kandelaren sugarra mukatzean bezala... seinale ziren Sethe iritsia zela aurrerago joango ez zen punturaino. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 65. orr.
Asper asper eginda egongo baitziren egun osoan eserita eta beste zereginik gabe, bakarrik lanparari briloa ateratzea eta argia mukatzea eta eskuareaz baratze zaztar hartan aritzea. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 12. orr.