Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

muino (orobat muno g.er.) 1 iz lurrazaleko goragune txikia.

Berak ez zituela muino haiek, sail haiek, etxe haiek gehiago ikusiko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Nagasakiko muino batean du etxea, eta portua ikusten da handik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 98. orr.

Abiatu zen Sainte Genevièveko munotik, heltzeko Xinako inperioko ateetarat.  Herria   2004-02-19

Diligentzia muino baten gailurrera heldu da; bikaina ikusgarria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 83. orr.

Lorez egindako muino baten gain-gainean iturri bat zegoen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.

Buchenwald inguru menditsuan dago, muino baten tontorrean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 127. orr.

Kilometro bat haratago, muino baten mazelan, duar bat dago.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 161. orr.

Lauzpabost zaldiko ikusi zituen muino baten mazaletan behera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 40. orr.

Baso osoa zeharkatu eta ondoko mendi bizkarraren muino batean eseri ginen arte.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 95. orr.

Bosniako Visoko herrian hiruki formako hiru muino daude, eta, zenbait adituren arabera, garai bateko piramideen aztarnak dira.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Mendi eta muino, bedeinka ezazue Jauna, goretsi eta goraipatu menderen mendetan!  Elizen arteko biblia   DnGr 3,75

Hasieran, lurrak distira berdeko pentzez inguratu zituen munoak eta jantzi zelai guztiak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 351. orr.

Bidaztiek atzean utzi zituzten azkenik lur malkartsu samar haiek, muino zuhaitzez estaliak, Ural mendien azken sustraiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Muino leun haien atzean, Baiona ez, eta Donostia besterik ez zegoela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 307. orr.

Charlieri neketsua egiten ari zaio herrixkara doan muino latza.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

Muino berdeen erdian, Aturri eta Errobi ibaien konfluentzian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.

Amak eskutik heldu eta gure etxearen parean zegoen muino bakarti batera eraman ninduen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 40. orr.

Berriro itzuli zen muino bakartu hartara.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 8. orr.

Soldaduak lagun genituela, muino txiki bat igaro genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 67. orr.

Nolako muino zatarra ezpondari kontraezponda egiten diona!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.

Balaam muino soil batera urrundu zen.  Elizen arteko biblia   Zen 23,3

Hilerriaren aurrean, muino biluzi bat zegoen, eta Slo-ren astoa ikusi genuen han gainean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 72. orr.

Hessen eskualdeko muino izoztuak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 258. orr.

Gotorlekuak muino apal baten gainalde osoa hartzen zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 269. orr.

Profeta-trantzetik atera zenean, muino sakratura joan zen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 10,13

Harrizko muino bat zen, babes-ezponda baten antzekoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 170. orr.

Hondarrezko muino urrunei begira.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 26. orr.

Ikatzezko muino horren urrutiratzea, kalatxori sailak inguratua, ikaragarri tristea irudituko zaizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 182. orr.

Mendiaren oinaldeko errautsezko muino batean gelditu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 282. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Benjamindarrek Abnerren inguruan bildu eta, talde bat eginez, muino-gailurrean tinko eutsi zioten.  Elizen arteko biblia   2 Sm 2,25

Bidasoa gurutzatu eta, muino-kaxkoetan barrena, iritsi berriak zirela Malkor, Mendibil eta Aizparatzako mazeletara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 137. orr.

Muino-tontor eta mendi-gailurretan, zuhaitz handi eta arte hostotsuen azpian.  Elizen arteko biblia   Ez 6,13

Muino magaleko etxeak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 392. orr.

Gure aurreko muino-labarrean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 58. orr.

Sigi-saga askoko errepide basotsu batean gora egin eta gero, muino-gain txiki batera iritsi ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 349. orr.

Eraiki zenean, aitak erabaki zuen leiho guztiak hiriaz bestaldera begira egitea, baratze eta muino aldera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 50. orr.

Euriak edo urakanak geldiarazteko erregutzen zitzaion; muino-zirkulu baten gainean araokatu zituen ekaitzak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hondar-muino idorren arteko belargune zekenetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 34. orr.

Hare muino batera igoa, basamortuari harrotasunez begira dagoen lehoi ar bat ageri zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 125. orr.

Augilatik beste hamar eguneko bidean beste gatz muino bat dago, gainerakoek bezalaxe, ura eta palmondo igali emaile ugari duena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 320. orr.

Botila hutsak, kartoiak, latak, plastiko erraustuak, arratoi eta katu larru lehortuak, zabor muino eta lautadak, zabor unibertsoa ia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

· Baina orain geriatriko marmar-muino honetan dut, inon izatekotan, zoriona.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 84. orr.

5 mendi muino muinoa.

Mendi-muino gehienak ilun zeuden; kanposantukoa, berriz, eguzki betean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 38. orr.

Paola Florentzian bizi zen, Fiesoleko mendi-muinoetan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 219. orr.

Mendi muinoaren bizkarrean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 67. orr.

Zenbat aldiz ikusia ote nago, mendi muino soilean edo zuhaitzondo bakartu baten inguruan, tximistak erretako larregune beztua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 170. orr.

Haizeak inarrositako mendi-muino txiki biluzi batzuen aldera ematen zuen hotelak atzealdean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 204. orr.

Negu eguzkiaren azpian mendi muinoak zuri-zuri, haritz baso txikiaren ondoan... etxea.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 95. orr.

Mendi muinoetan errauts gaizto batek jotzen zituen, alabaina, gure ameztoiak, gaztaindegiak ala mahastiak, eta ibar-zelaietan hesten ziren ilagindegiak, oihalgindegiak eta larru-apaindegiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 111. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus