Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mugurdien sasoian, ahalik eta jostalagun gehieni deitzeko esaten zidan, haren lorategian bilketa egiteko. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.
Airea mugurdi helduen usainez beterik zegoen, eguzkiaren sapak zimeldurik. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 25. orr.
Ez nuen nik Studebaker-a aukeratu, Ivyk baizik; kolorearen arabera aukeratu ere (tomatea bezain gorri, haren iritzian, mugurdia bezain gorri, nirean). Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.
Zentraleko zaindariak bere mugurdiak lapurtzen harrapatu baitzituen mutiko biak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 57. orr.
Harry isil-isilik egon zen Hagridek erosi zion izozkia (txokolate, mugurdi eta intxaur-zatiz egina) jan bitartean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 75. orr.
Agian tarta pusketa bat, pentsatu zuen, bai, hori dun, mugurdizko tarta bat mesedez. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 208. orr.
Drucoc jaun kanibalak mugurdi purez betetako oiloak ditu afaltzeko. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 77. orr.
Txitxikovek beste kopa bat mugurdi-likore hustu zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 461. orr.
Mugurdi koloreko oihal handi batek estaltzen zuen eszenatokia alderik alde. burua erori egin zitzaidan eta ahora mugurdi ura sartu zitzaidan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 37. orr.
Hauts zuritan irri-karkailaz ari dela dirudi, eta badoa irristaka harrizko zoladuran barrena, pertsiana berdea, itsas alderantz binbilika, hautsezko mugurdi-argia hiri zuri gautiarrean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 274. orr.