Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mugon 1 iz aukera, egokiera ona.
Euskal Herriaren oraingo -orduko- mugon ekonomikoan. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 246. orr.
Edo hona orain mugona. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 179. orr.
2 mugonez ordu onez.
Isildu egin nintzen malkoak etorri baino lehen, eta mugonez itzali zen lanpara, Enbeitak ordu laurdeneko bizia baino ez zion ematen metxari. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 118. orr.