Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mugimendutxo iz mugimendu txikia.
"Ederra da izarpe honetan hiltzea", esan zuen Vladimirrek bat-batean hasperen eginez, eta bere begi sakonak izar haietako bati begira geratu ziren betiko, eta bere sudur hegalen mugimendutxoa gelditu egin zen guztiz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.
Montsek, ordea, nik baino askoz esperientzia zabalagoa zuen alor hartan, eta adarra jotzen ari zitzaidan... ipurditxoarekin hasi ez zitzaidan, bada, handik gutxira, halako mugimendutxoak egiten, jira batera eta jira bestera, torlojuaren eske dagoen dranbala balitz bezala! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 175. orr.