Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aberastasunak funtsak edo mugikariak izaten dira; herrialde bakoitzeko lurrak bertako biztanleenak izan ohi dira. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 23. orr.
Mugikariak, hala nola dirua, ordaintzekoak, kanbio-letrak, konpainien akzioak, itsasontziak eta salerosgai-mota oro, mundu osoarenak dira. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 23. orr.
Adimena bera ere xumea eta miragarriro mugikaria baita. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 273. orr.
Hasieran ia ustekabeko kontua izan zen: mekanismoari eragin, musika kutxa erdoildu batenak ematen duten soinuak entzuten hasi, mugikariaren azpian etzan, eta txakurtxoei begiratzen nien, buelta eta buelta eta buelta. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 78. orr.
Unetxo bat besterik ez: giltza amaitzen zitzaionean, mugikariari hautsa kendu eta familiarengana joaten nintzen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 79. orr.
Maddiri izugarri gustatu zitzaion mugikaria: sekulako irribarrea marrazten zen haren aurpegian azpian jarri eta doinutxoa hasten zen bakoitzean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 78. orr.