Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mugiezintasun iz mugiezina denaren nolakotasuna.
Erakutsi dugu zerbitzu publikoa ez dela mugiezintasunera kondenatua. Berria - Ekonomia 2004-06-30
Eraketa-sistema hauek ez dira hartu behar mugiezintasun bloketzat, diskurtsotik kanpo ezarriko liratekeen forma estatikotzat. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 86. orr.
Egituren "mugiezintasunari", euren sistema "itxiari", euren nahitaezko "sinkroniari" historiaren irekitasun bizia kontrajartzen duen gai hau baliarazteko beharrezkoa da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 20. orr.
Bai, eternitatea bezain kopetilunak beren mugiezintasun setati, ia traidore hartan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 117. orr.