Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erromako Eliza Katolikoan jaiak "mugikorrak" eta "mugiezinak" izaten dira, baina ospatzaileak beti mugiezinak izaten dira bapo bete bitartean. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 165. orr.
Zerurantz altxa nituen begiak: hodei zehatzik gabe, kolore zehatzik gabe, marmolezko sabai trinko eta mugiezin bat zirudien, hilobi baten harlauza. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 114. orr.
Europako estatuen arteko mugak irekiak dira, baina mugiezinak. Berria - Euskal Herria 2004-06-04
Zerua urdina zen; itsasoa, eskuinetara, mugiezina; eguzkia, neure bizkarrean, urrikigabea. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.
Hirien modernotasun bizia eta basoaldeko iragan mugiezina. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 141. orr.
Bertsoa zen, hasi eta bukatu egiten zen paradigma mugiezina. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 178. orr.
Nafarroako VWek «mugiezina den behin betiko» proposamena egin dio langileen batzordeari. Berria - Ekonomia 2006-02-17
Une batez mugiezin geratu zen, bolanteari tinko helduz, oharkabean marraren bat igaro bailuen."Eta haren ondoan Yhwh agertu zen zutik", haren gainean egonkor eta mugiezin. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 201. orr.
Haize eskukada bat baino arinagoa zen barruko txoria, baina besoa gogortzen zitzaidan, mugiezin. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 113. orr.
Urruña eta Biriatu aldean, mugiezinen prezioa izugarri garestia da eta ez dute aise bertze alorrik atzemanen. Berria - Euskal Herria 2004-04-22
Baina hondar-meta batean hondoa jo zuten; branka hondarretan sartua gelditu zen, mugiezinik. Elizen arteko biblia Eg 27,41
Hankak eta besoak mugiezinik zituen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 193. orr.