Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzkiaren ibilbide eta ilargiaren mugida aldakorrak zer indarrek eta kausak eragiten dituen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 351. orr.
Bada besterik ere, eguzkiaren izpietan dardaratzen ikusten diren gorputzoi arreta jar diezaiezun, ezen halako multzoek erakusten baitute materiaren barruan ere badirela mugida ezkutuak eta ikusgaitzak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 105. orr.
Gizonaren bihotzaren mugidak ezin zundatuzkoak dira. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 143. orr.
Gogojardunak ematen dituenak, ikusten badu hartzen dituenari ez datozkiola barrenean espirituko zenbait mugira, hala nola pozaldiak eta lehorraldiak, eta ez dutela ere zenbait espirituk inarrosten, [...]. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 33. orr.
Hainbat aldarte eta barne mugida adierazi nahi zituzkeen neurtitzetan! Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 106. orr.
Bere ama paperak ez du behar, bere "naturaltasun" horretan, izpiritu mugidarik Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 155. orr.
Ez zuen gustuko mugida hura, munduaren etorkizuna jokoan egonda ere. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 99. orr.
Ongieza ez erakusteko eginahaletan, inguruko mugidan finkatu nituen begiak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.
Urte hartan uste dut hasi nintzela jabetzen musikaren mundua astindu zuen mugida bortitzaz. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 100. orr.
Mugida itxurosoa dago, pastiak gura adina, nor bere zoroarekin, eta mukizu kaskamotza eskuma aldean goian. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 133. orr.
Ez zuen dena haizea hartzera bidaltzen orain egiten duen bezala, eta egoera politikoaz kezkatzen zen, mugidaren batean sartuta ibiltzen zen, [...]. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 75. orr.
Kolektibo feministetan, komite internazionalistetan eta beste bizpahiru mugidatan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 71. orr.
Asper-asper eginda nengoen Londresekin eta bertako mugida teknoarekin. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 36. orr.
80ko hamarkadan Madrilgo mugida-ren ikonoetako bat izan zen Garcia Alix. Berria - Kultura 2004-04-09
Zatien arteko bizi mugida egokiak eragiteko. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 149. orr.
Bizi mugidaren eta formaren arteko liskar inmanente hori ezinbesteko baldintza da ordena espiritualerako ez ezik baita ordena naturalerako ere. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 157. orr.
Lehenkien posizioak disolbatzen baitira, eta barru-barruan bizi mugidak eten, harik eta materiak, gorputzadar guztiek astindurik, arimaren bizi korapiloak gorputzetik askatu eta hura, zatikaturik, zirritu guztietatik kanpora jaurti arte. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 149. orr.
mugida egokiak (3)
bizi mugidak (3); mugidak eragiten (4)