Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mugeta 1 iz belar landarea, lore zuriak mordoetan bilduak ematen dituena (Convallaria majalis).
Udaberrian ez geundenean eta udaberri-lorerik ez zegoenean, mugetak oparitzen zizkidan, eta arrosa-begitxo biziak, eta herezeak, eta nabar-lore urdin distiratsuak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 255. orr.
Mutilak gonan usain egiten zion luzaro, jolas antzean, eta zera esaten zion azkenean: "hau mugeta dun". Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.
Eta bereak gozoak ziren: mugetaren kolonia bezain gozoak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 66. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Bere biboteko brillantinak zabaltzen zuen mugeta-urrina aditzen nion. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 147. orr.