Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mugatze 1 iz mugen bidez zehaztea edo zehaztea.

Mugatze horren zailtasuna hizkuntzen eta egoeren arabera aldatzen da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 62. orr.

Baina norbaitek sexu bereko pertsonekin deus ere deus ere deus ere egin nahi ez izatea, hori gehiegi da, hori mugatze larria da, gizona edo emakumea herrenka dabil kasu horretan, ezin gizaki osoa izan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 129. orr.

Horrek ez ditu kentzen gizatasunak eta antolakuntza publiko onak eskatzen dituzten mugatze eta murrizteak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 19. orr.

Ahalaz segurik hein bat bederen xuxenduz azken aldian arrunt molde potretean egin ziren mugatze batzu...  Herria   2002-09-05

2 (hitz elkartuetan)

Peter Medawar-ek, auzi hori azterturik, bi mugatze mota bereiz daitezkeela dio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 191. orr.

Whitney amerikarra [...] lanaren autorea, izan zen mugatze lan horri lehen bultzada eman ziona.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 31. orr.

Bigarren zabaltze eta mugatze prozesua.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus