Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mugatzaile 1 izond mugatzen duena.

Giza baliabideena da unibertsitateetan gaur egiten den ikerkuntzaren eragile mugatzaileenetako bat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 146. orr.

Ikasi egin beharko dut Dabiden babes mugatzailetik urruntzen askatzen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 152. orr.

Dagoeneko erabat ezabatuta ditugulako denboraren eta espazioaren hesi mugatzaileak.  Berria - Kultura   2004-10-24

Egia da ere sozietateak bi aurpegi erakusten zizkidala, bata mugatzailea eta bestea libreagoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 139. orr.

2 (gramatikan)

Asignatura bitxien artean, "Antzerki" zegoen; guk hala deitzen genion, -a mugatzailerik gabe.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 71. orr.

Ez da, alegia, inderre baizik inderra gertatzen hitzari atzizki mugatzailea eransten bazaio.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.

Ona hau eta ona hura; kendu hau eta hura mugatzaileak, eta begiraiozu, ahal baduzu, On hutsari.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 300. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus