Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mugarte iz eremua; barrutia. ik mugape.
Liburu-dendako mugarte itoan jaten genituen gure sandwichak eta edaten gure kafe izoztuak, jakiak minutu bakan batzuetan irentsiz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 266. orr.
Gazteleraz Espainiako erresumako mugarteetan egiten den literaturaren ordezkari. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 22. orr.
Bigarren hizkuntza errusiarra duten erresumen mugartean sartu gara. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 146. orr.
Araudi aldaketa etorri zen, Bizkaiko Udal Mugarteei Buruzko uztailaren 7ko 1993/8 Foru Arauarekin, udalerri berriak sortzeko baldintzak zailduz. Berria - Euskal Herria 2004-02-28