Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso kontuan hartu beharko du kazetariak Euskal Herri osoaren lurraldetasuna izan behar duela gogoan, euskararen mugapeak estatu artekoak direla, eta honek garrantzi handia du, ez terminologia politikoan bakarrik, baita hitzen mailegatzean ere. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 205. orr.
Gainera, ikus-entzule gehiago dagoen orduetan, mugape horretako indize soziolinguistikoari dagokion ordu-ehunekoa hartu beharko du gutxienez ere euskarazko programazioak. Berria - Euskal Herria 2006-01-18
Orduan ekin zion Usansolok Bizkaiko Udal Mugapeak arautzen dituen 1987ko otsailaren 11ko foru arauak ezartzen zuen bideari. Berria - Euskal Herria 2004-02-28
Idatzi zituen lehen poemak, geroxeago Muga Beroak liburuan sartu zirenak eta mugape horretan argia ikusi zutenak, 1950ekoak dira. Berria - Harian 2005-12-06