Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mugalde guztietan, Estatu modernoak izan dira, populazioak elebakar bihurtu dituztenak, gizarte horien eleaniztasun naturala zanpatuz: pentsamenduaren mugak ere kontrolatzeko. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 13. orr.
Hamaikagarren mugaldean pasaporteak hamaikagarrenez begiratzen eta aztertzen dizkigute. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 319. orr.
Ohartarazi egin nion gure Gerra Zibilean mugaldekoa zen nire sorterria edotariko izuen testigu izan zela. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 102. orr.
Hantxe geratzen zen, mugaldeko auskalo nongo kuartel-zuloan gorderik aberria defendatzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.
Orria pasatuta, Kataluniako mugaldeko egoera penagarriari buruzko albisteek toki zabala hartzen zuten. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 27. orr.
Inperioaren mugaldeko bazter latzak bilatu zituen, lintzura dorpeak eta basamortu kontenplatiboak, bakardadeak lagun ziezaion bere patua ulertzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.
Aldi berean, Perm eta Nijni Novgorodeko errejimentuak eta mugaldeko kosakoak Ural mendietara doaz atsedenik hartu gabe. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 45. orr.
Egunero itsasoaren eta lehorraren arteko borroka etengabea gertatzen den mugaldeko eremu hartan, Klara, bere ingurukoengandik bereizia, at, harantzago. «Kuskue tanden», 2004 - 181. orr.