Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gerla denboran, euskaldun frangok beren bizia irriskatu zuten erresistentzia saretan edo mugalari lanetan, iheslari, judu, ingles soldado eta holakoeri muga iragaiten laguntzen. Herria 2004-07-01
Kattalinek laster azaltzen dio aitatxi mugalaria zuela. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 34. orr.
Lapurtar erresistente-mugalari baten orduko gora-beherak ditu aipatzen. Herria 2002-11-28
Hango pasabideak ondo ezagutzen zituen mugalari bat egiten zen taldearen kargu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 341. orr.
EB-etan sartzea eta egoitea paperrik gabeko 390 000 mexikanok erreusitzen dute urte guziez, gehienak mugalariek gidaturik. Herria 2004-11-25
Fito Rodriguez «generoen arteko mugalari» agertzen da, Martin Ansoren iritziz, bere lehen nobelan, «pasarte batzuek saiakeraren itxura baitute nobelarena baino gehiago». Berria - Kultura 2004-11-03
mugalari gisa (3)