Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Munduaren mugatasuna edo mugagabetasuna. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.
Handik, unibertsoaren mugagabetasun pilpiltsua begietsi zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 54. orr.
Denborak ez du, izatez, barne-mugarik, eta guk, gizakiok, ezin eraman dezakegu mugagabetasun hori: zorabiatu egiten gaitu, zoratu. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 32. orr.
Hautu bat egitea, arriskatzea zen, libertatearen mugagabetasunean jauzi egitea. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 65. orr.
Oina finkatzeko, lur lehorreko dike mehar batzuk besterik ez daude, mugagabetasun orlegi hartan zeruertzeraino luzatzen diren berdeguneen artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.
Lasaitasun hura, mugagabetasun hura, bien arteko erlazioaren definigaiztasun hura bukatzen zela. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 65. orr.
Materiaren bihotza hutsune bat omen da, non energiaz betetako izpiak etengabe mugitzen diren batera eta bestera, ulertzen ez dugun mugagabetasun sentipen batek isiotuta. Pako Aristi «Note book», 2005 - 112. orr.