Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mugadun izond muga duena; mugak dituena.
Planeta mugadun batean hazkunde ekonomiko mugagabe baten bideragarritasuna zalantzan jartzen hasi ziren. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 19. orr.
So egin nien besteei eta izatea zuri zor dizutela ikusi nuen, eta mugadun oro zuregan direla, ez tokian bezala, baina bestela: guztiak baitauzkazu egiaren eskumenean, eta guztiak diren heinean dira egiazkoak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 227. orr.