Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mufti iz legelari musulmana, betekizun erlijiozkoak ere badituena.
Igandean ezezagun batzuek apaiz musulman sunita bat, Nizamuddin Shamzai mufti-a, tiroz hil zuten Karachin. Berria - Mundua 2004-06-01
Bitartean, Jerusalemgo mufti (buruzagi erlijioso musulmana) Ikrema Sabrik adierazi duenez, Arafatek hiri santuan [...] hilobiratua izatea nahi du. Berria - Mundua 2004-11-06
Bosnia-Herzegovinako mufti handi Mustafa Cericekin batera jasoko du Etxegaraik Unescoren saria. Berria - Euskal Herria 2004-04-03
Txetxeniako erlijio buruzagi mufti nagusiak adierazitako gaitzespena. Berria - Mundua 2004-02-08
Kardinalak, prioremeak, apezpiku-laguntzaileak, akolitoak, erretoreak, apaizak, sufiak, muftiak, eta pum-pumak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 240. orr.