Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Liburu hau eskuan hartzen duzunean bertan sartzen zara etxe tronpagarri batean, guztia baitu ispilu eta mudantza. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 47. orr.
Aurrerapenak mudantza latzak ekarri zituen hirira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.
Egia da bai, mudantzaren bat-edo eragin didatela zorioneko gertaera batzuek, nik desira nezakeen atseginik hoberena eman didatenak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 80. orr.
Zubigainetik bezalaxe, zubiaren arkupetik iragotzeak zoriaren mudantza sortzen du. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 31. orr.
Hizkuntzaren mudantzek albo-zentzuak eta ñabardurak ezabatzen dituzte. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.
Zeruak aldaketa eta mudantzarik ez duelako, hots, bertako izakiak ez direla aldakuntzapekoak, jaio eta usteltzen diren lur gaineko gauzak bezala. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 57. orr.
Haren mudagaiztasunak gure mudantzak are ageriagoan uzten edo. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.
Ahaztuarazi dizkie eguraldi mudantzekiko urdurialdiak ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.
Antz eman zion zer mudantza ekarri zuten oharkabean joandako urte haiek, eta bere buruaren mudantzari ere antz eman zion. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 39. orr.
Mudantzak egiten genituen garaietako armairu haietako baten barruan banengo bezala, harrapatuta. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 115. orr.
Kalera atera nintzen, / mudantza egingo zidan kamioiaren bila, / nire bihotzeko palaziora altzari berriak ekarriko zituen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 121. orr.
Mudantza-etxe batean bederatzi hilabete daramatzat, baina ugazabak ez dit kontratua egin nahi, eta ez du nigatik aurpegia emateko asmorik. Berria - Harian 2005-02-05
Bolada batean mudantza enpresa batean lan egin zuen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 124. orr.
Mudantza garaietara egiten dut atzera, eta koltxoi haietako bat nola anaiak eta biok oinez generaman oroitzen saiatzen naiz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 118. orr.
mudantza egiten (3)
mudantzak egiten (3)