Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aginduaren eremuan bizi dira, esaldi motz, xingle eta gehienetan mudagaitzek biziaraziak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.
Handik goiti, aurpegi mudagaitz berberarekin hartuko nituen elkarren segidan etorri ziren guztiak: kirologia, radiestesia, alkimia, bidaia astralak, filosofia tibetarra eta, hutsik egin gabe, horiei denei zegozkien "Taldeak". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.
Eboluzioaren teoriak bezala, kosmogonia modernoak ere, unibertso mudagaitz baten, denbora itzulgarri baten ideiaren lekuan, etengabe berrantolatzen den eta historiaren esku dagoen unibertso batena ipini du. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.
Gordea diozun asturua zeinahi ere den, ez dituzu deus aldatuko zuri atxikia daukaten sentimenduak; mudagaitzak dira nola baitira sorrarazi dituzten bertuteak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 169. orr.
Eskalatzaileak, mudagaitz, halako orrialde batera iritsi eta nire aitzinera zabaldu zuen mahai gainean. Horrek errealitatea halabereko miratokitik -motz, xingle eta mudagaitz- ikusarazten die, lagun bokaziogabe eta konplexuagoon kaltetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.