Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Umeari ilea ilberan moztu bear zaio, indartuko bazaio. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 210. orr.
Nola ilea moztu, tontsura egiteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 400. orr.
Ilea larru-arras mozturik eramaten dutenak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 127. orr.
Ez moztu ile-adatsaren ertzak inguru guztian, ezta bizarraren ertzak ere. Elizen arteko biblia Lb 19,27
Ardiei ilea moztu ez moztu zalantzan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.
Gizonak aurpegia xaboitu eta bizarra moztu zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 61. orr.
-Bizarra moztu duk. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 364. orr.
Bizarra moztu berriko kokots baten irudira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.
Eta ingelesen eran moztu dinat gaur bibotea. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 106. orr.
Lucas zuen gogoan; nola garbitu zizkion oinak eta atzazalak moztu. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 101. orr.
Horrexegatik aritzen da Stanley soropila mozten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 192. orr.
Belarra igitaiaz mozten. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 140. orr.
Bihar amaren etxeko belarra moztu behar dinat. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 178. orr.
Zuhaitzak ere badu itxaropenik; moztu arren, suspertu egiten da eta kimu berriak ematen. Elizen arteko biblia Jb 14,7
Hik badakik nork moztu dituen mahatsondoak! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 109. orr.
Lasto moztu berriaren usainez eta gorotz beroarenez mukuru. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.
-Zein izan da eguzki lorea moztu duen zerria? Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 89. orr.
Enborra moztu eta adarra hilko da. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 325. orr.
Zuhaitzak moztu eta egurra egin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.
Holofernesek erraustu egin zituen lurralde guztiak eta oihan sakratuak moztu. Elizen arteko biblia Jdt 3,8
Ondoren, osorik moztu zituzten kanpora ateratzen ziren habeen irtenguneak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.
Segidan, artaziak hartuta, zast!, mototsa moztu zion. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 11. orr.
Nire familia guztia hil zuten, hasieran gorputzeko hainbat atal moztu zizkieten, eta, ondoren, aihotzez hil zituzten denak nire begien aurrean. Berria - Mundua 2004-04-08
Sauli, lapurreta egin ondoren, burua moztu eta armak kendu zizkioten. Elizen arteko biblia 1 Kro 10,9
Hiriko estatua gehienei moztu genien burua, denak ziren errege-erreginak, edo militarrak. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 65. orr.
Beatricek ileak eskuarekin hartu, jaso eta buruaren goiko aldean bildu zituen, lepalde zuria erakutsiz borreroari burua moztu aurretik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 41. orr.
Isatsa horratik ez da gorputza: ez da gorputzarentzat kalte gehiegirik gabe motz daitekeen eranskin luzea edo laburra besterik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 176. orr.
Uzta biltzeko makina batek moztu zion ezker besoa bi urte lehenago. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 18. orr.
Lehenengo kolpeaz sorbalda ia erabat, beso eta guzti, moztu zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 842. orr.
Lehendabiziko unetik jakin zuela hanka moztu ziotela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 38. orr.
Baina gehienei ez diete bularra mozten. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 70. orr.
Gerra zauri baten ondorioz zakil-barrabilak moztu zizkioten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 111. orr.
Eskuetako hamar atzamarrak moztu zizkioten eta etxera igorri zuten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 210. orr.
Inongo errukirik gabe, bi belarriak moztu zizkioten. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 56. orr.
Ondoren, Nikanor zitalari mihia moztu zion eta, puskak eginik, txoriei emateko agindu. Elizen arteko biblia 2 M 15,33
Igitaiarekin moztuko lieke gandorra, lehendabizi, eta lepoa gero! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 327. orr.
Neskak hegoak moztu nahi zizkiola, bereganatu egin nahi zuela. «Kuskue tanden», 2004 - 24. orr.
Andereñoak eskuko poltsatik arkatza atera eta bere agendako orri bat moztu zuen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 36. orr.
Bota zuhaitza, moztu adarrak, kendu hostoak, jaurtiki behera fruituak! Elizen arteko biblia Dn 4,11
Olibondo-adartxo moztu berria mokoan zekarrela. Elizen arteko biblia Has 8,11
Ogiaren txartelari dagokion laukitxoa moztu eta gero okinak pisatu egiten du ogia. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 25. orr.
Bere tunikatik txanoa moztu eta behartsuari eman zion Jainkoaren maitasunagatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1065. orr.
Banekien beren sustrai juduak moztu zituzten yiddishezko idazle eta irakurleen berri. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 13. orr.
Basamortuan zebilelarik, entzun zuen Davidek Nabal ardi-mozten ari zela. Elizen arteko biblia 1 Sm 25,4
Tamarri esan zioten aitaginarreba ardi-moztera zihoala Timnara. Elizen arteko biblia Has 38,13
Zure hortzak ardi moztu eta garbitu berriak. Elizen arteko biblia Kt 4,2
Azkenean burua arrasean moztu zioten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 257. orr.
Marrubi-tarta moztera zihoala, [...] galdera ezinbestekoa ailegatu zitzaidan, azkenik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 49. orr.
Baina opila mozten hasi zenean, platera altzora irauli zitzaion. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 145. orr.
Quenuk ogia eta urdaiazpikoa moztu zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 89. orr.
Gasna xerra bat moztu eta ezpainetaratu nuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 113. orr.
Moztu iezadazu ogi zati bat, Miksch. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 63. orr.
Moztu tomateak zentimetro bateko xerretan, gatz-pipertu, arto-irinetan pasa. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 109. orr.
Ekarri mazedonia bat, eta ikusi fruta moztu berria ote den. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 124. orr.
Mahaian eseri, tortilla moztu eta jaten hasi, dena bat izan zen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 120. orr.
Tamaina bereko puskatan moztu zituen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 16. orr.
Zortzina kanaerdiko moztu. Berria - Kirola 2004-08-12
Herri hartako zenbait harrapatu, lepoa moztu eta hango osin handira bota zituen. Elizen arteko biblia 1 M 7,19
Gero, aizkora-kolpez moztu zioten lepoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 80. orr.
Porlana horman barrena garraiatzeko sistemako sei kableak moztu zituzten. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 54. orr.
Jarraian, txalo artean zinta moztu zuen. Berria - Mundua 2006-02-25
Polizia kateak moztera iritsi zenean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 25. orr.
Eperrak, eroturik, kaiolako burdinak mozten saiatzen ziren mokoaz, erabat larri. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 25. orr.
Polizia zain zuten arren, alanbre-hesia moztu eta barrura sartzea erelortu zuten hainbat ekintzailek. Berria - Mundua 2004-03-07
-Bai, moztu kordelak eta utzi joaten. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 121. orr.
Mugaren eta Irkutsk probintziaren artean telegrafo hariak moztu berri dituztela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 35. orr.
Ariketa gisa, aitari egurra mozten laguntzen diot. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 67. orr.
· Entzimak erabiliz posible zela organismo baten ADN zatikiak moztu eta zati horiek beste zatiki batzuekin batzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 77. orr.
Aizto bikaina zatekeen papera mozteko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 33. orr.
Paperkia ezkerrerantz moztu beharrean eskuinerantz mozten bazuen bere bizitzak norabide bat edo beste har zezakeela. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 169. orr.
Oihala moztu eta gero probatu eta josi egiten zuen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 48. orr.
Moztu gabeko oihal-zati bat bizpahiru lekutan josi, eta [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 412. orr.
Soineko guztiak moztu zituzten eta amak ilea ere bai. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 14. orr.
Estalkiaren zerrenda bat moztu zuen, eta hura erdiko barratik igaroaraziz eta muturretatik lotuz gero, besarkagailu bat osatu zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.
Argazkia moztua izan da: emazte bat agertzen zen beste zatian. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 303. orr.
Errepidea moztu genuen, bidean eserita, baina zinpekoak eta Guardia Zibila agertu ziren. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 93. orr.
A-8 autobideko hiru lerro moztu zituzten. Berria - Harian 2005-12-21
Pazientzia galdu eta bizikletatik salto eginez bidea moztu nion. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 38. orr.
Oibarren, Frantses Beaumontekoa traidoreak gutitarik ez zien bidea moztu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 46. orr.
Gisa berean, beste lau zubi moztu zituzten 1914ko gerla denboran. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 24. orr.
Oren bat berantago, gure burdin-bide hau Aliatuek moztu zuten eta denak hor berean sarraskituak izanen ginen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 133. orr.
Manifestariek kaleak moztu zituzten, protesta gisa, eta berriro ere izan ziren istiluak Ertzaintzarekin hiri erdialdean. Berria - Harian 2006-03-04
Hizketaldia moztu eta sofara bota zuen bere burua, negar-zotinka. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 62. orr.
Otoi segi, Peio..., bihotza lehertzen dautan zure mintzaldia ez dut orai moztu nahi. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.
Apaizak, solasa moztu nahian, une batetik bestera hilko zela, eta orduan zerura igoko zela esan zuen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 219. orr.
Jean Claudek moztu egin zion bere jario alferra. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 54. orr.
"Hori gezurra duk, Martin, ez zuan horrela gertatu!", moztu zion Josebak. -Bai, jauna -moztu zion Moralesek irribarretsu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.
-Zoaz -moztu zuen Joanttok-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 33. orr.
-Inondik inora ez -moztu zion Perrettek-. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 428. orr.
-Etorri bai, zuek, hain goizik... -hasi zen ama ahal bezain polliki baina Colettek solasa moztu zion: [...]. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 36. orr.
Sekularrak etortzen zitzaizkionean eta haiekin hizketaldia moztu nahi zuenean, [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.
-Beraz -moztu zuen bertan Pitottik-, zuek nahi zenuteke ni, horrela, neure kabuz, langileak hartzen hastea. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 117. orr.
Moztu behar diat, jendea zeukaat tabernan! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 211. orr.
-Tira, moztu erretolika -bekozko begiratu zion abokatuak-, ez nago-eta berriketarako. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 238. orr.
Ahots lodiko kankailu batek errotik moztu zuen eztabaida, hitz hauekin: [...]. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 31. orr.
Sabinari (herrena, alarguna, semeak denak alabak dituen hori) argia moztu diote! Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 173. orr.
Inkubagailuetan zeuden bost haur hil dira Indian, argindarra moztu ondoren. Berria - Gaiak 2004-09-29
Ostegunean, argindarra eta gasa moztu zizkieten errefuxiatuei soldadu errusiarrek eta alde egiteko agindu. Berria - Mundua 2004-06-27
Gero, telefono konpainiak telefonoa mozten dio, ordaindu ez duelako; gero, argia. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 91. orr.
Baina, Amatxik ez zuen segida entzuteko gogorik eta elkarrizketaren hari interkontinentala moztu zuen, tresna berritz goxoki pausatuz. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 70. orr.
Bart, gaueko hamaiketan, pertsona partikular guztiei telefono lotura moztu zieten. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 333. orr.
PSOEren egoitzen aurrean manifestazioa egin zuten eta trafikoa moztu zuten zubi batean. Berria - Mundua 2004-09-18
Trafiko zirkulazioa moztu eta Parlamentuko espaloian jarri ziren. Berria - Ekonomia 2006-04-12
Beherantz segituko dut kurbaren azpiko aldea moztu arte. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
E letraren beste aldean I letra egongo da, zirkunferentziak diametroaren lerroa mozten duen puntuan, eta Y, K, L, G letrak egongo dira alde horretan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4450. orr.
Kamerak hortxe moztu du planoa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.
Testua antolatzeko eta txukuntzeko (moztu eta erantsi, izenburuak jarri, orrialdeak zenbatu...). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 369. orr.
Asnasa mozteko moduko putz ixilen bat. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 170. orr.
Lana gehiegi ez moztu, kontzentrazioa eta horrelako lanetan behar den tentsioa kenduko baitizkizu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 362. orr.
Menaud hil eta haren seme Antoniok leinuaren segida hartzean, ez ziren moztu elkarrekiko harremanak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 237. orr.
Washingtonek 1981ean moztu zituen Tripolirekiko harremanak. Berria - Mundua 2004-01-27
Mitchek moztu al du berarekin? Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 193. orr.
Parisen zegoela, Donostiako iraganarekin moztu behar zuela sentitu zuen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 172. orr.
Hartz IV legeek gizarte laguntzak moztu nahi dizkiete luzaroan lanik gabe daudenei, esaterako. Berria - Mundua 2004-09-21
Telefonoaren txirrin joaldiak moztu egin ziren. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 169. orr.
Telefonozko komunikazioak moztu egin dira. Berria - Mundua 2004-04-23
Denik eta nobleenak eta bikainenak izanik ere figura hauek, komunikazioa moztu egiten dute arimaren eta esentziaz gaindiko irudiaren artean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.
Beranduko ohartze horrek [...] bultzatu zituen garapen-bideko herrialdeentzako kredituak bat-batean moztera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.
Ez lagun espezialista ez ni ez baikinen gai izan hesteetako infekzioa mozteko. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 263. orr.
Isilunea moztu nuen sobera luzatu gabe. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 140. orr.
-Mikel Laboaren kantu hori pixkat moztu dugu [...] kantu hori luzea baita. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 163. orr.
Hala eguzkiak, zeinuen espazioetatik ibiliz egunak eta orduak luzatu eta mozten dituen bezala, [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.
Abuztuaren erditik aurrera, eguna moztu eta euliak zorroztu (gaiztotu diote beste herri batzuetan). Eguzkia Eskorpion sartzen da Pleiadeak itzaltzen ari direnean, eta egunen iraupena moztu egiten da hegoaldera egiten hasten den neurrian. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 309. orr.
Gruarorako bidea hartu ordez, bidezidor batetik moztu zuten, Madona di Rosarantz. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 107. orr.
Guk hara joanda bat-batean mozten dugu distantzia hori, baina alde egiterakoan zuloa oraindik ere zein handia den gogorarazten diegu hangoei. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 143. orr.
Ilea motz-motz moztu eta beltzez tindatu zuen. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 17. orr.
Garbi-garbi moztuko zioat lepoa! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.
Juliana zopa egiteko barazki freskoak ere bazituen prestaturik, paper orri batzuen gainean fin-fin moztuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.
Ilea grisa zuen, tentea eta labur moztua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 61. orr.
Bizarra gaizki moztua zuen eta irribarrea horzgabetua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 255. orr.
Ileluze potrodun eta ero samar hura, orain ile ondo moztu eta orraztuarekin ageri zen, bizarra eginda, eta PSOEn oso aurrera zebilen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 178. orr.
-Telefonoa bat-batean moztu da. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 124. orr.
Japonia izan zen errusiarren ahalegin hori sustraitik moztu zuena 1904-5ean erruso-japoniar gerra erabakigarrian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 213. orr.
Sanmarkeko mila urtetako pago zahar guztiak errotik moztu, eta pinuak aldatu zituen. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 46. orr.
Ugatzak Berlusgoñiren zalantzak errotik moztu nahi izan zituen: ezer onik iritsi al zaizu? Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 44. orr.
Bitan pentsatu gabe, erditik moztu eta gosariaren erretiluan laga nituen bi atalak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 18. orr.
Edortari erretolika gehiegirik botatzea ez zaio komeni, moztu egin behar du, zorrozki moztu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 10. orr.
Harri ederki moztu eta hobeto zizelatuekin. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 102. orr.
Entzuten da, edertasunaren isiltasuna goxoki mozten duela, musika gregorianoa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 199. orr.
jendeak ehun mila libera baino gehiago gastatzen zuen lore moztuak erosten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.
Egunero joaten ziren hara, odolak erakarrita, buru moztuak ikusiz atsegin hartzen duten gaztetxoen ankerkeriarekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 252. orr.
Normandiarra zutik zegoen, eskuineko besoa zutabe moztu baten gainean jarrita. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.
Piramide moztu bat egitea erabaki du azkenean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 154. orr.
· Hego haizearekin batera, belar moztu berriaren usaina sartu zen gelara. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 135. orr.
Belar moztu berri bustiaren usainak mozkortu nau. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 89. orr.
· Haren kokots bizar-moztua zur begitsua bezain zimurra zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.
Ahari errearen beso bat, saskiko legamigabeko ogi bat eta legamigabeko opil bat hartu eta nazireu ile-moztuaren eskuetan ipiniko ditu apaizak. Elizen arteko biblia Zen 6,19
Orain hortxe zuen, besoa luzatu eta ukitzeko moduan, hil-hotzik, etorkizun lepo-moztua. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 151. orr.
Bazeukan, beraz, moztu on baten beharra. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 307. orr.
Dotzena bat ile-mozteko, elektrika indarrez ari direnak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.
Izerditzeko elastiko txanoduna, nylonezko zamarra, azazkal-moztekoa, hortz-eskuila, orrazteko eskuila eta abar eta abar. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.
errotik moztea (4); ilea moztea (4); lepoa moztea (8); moztea erabaki (7); moztea erabaki zuen (5); moztea lortu (6)
mozteari ekin (4)
bidea mozteko (7); bizarra mozteko (18); bizarra mozteko labana (4); burua mozteko (4); errotik mozteko (5); ilea mozteko (11); ilea mozteko agindu (3); kableak mozteko (6); lepoa mozteko (22); lepoa mozteko agindu (4); mozteko agindu (10); mozteko agintzen (5); mozteko labana (4)
belarra mozten (8); bidea mozten (10); bizarra mozten (10); burua mozten (4); egurra mozten (7); erditik mozten (6); errotik mozten (4); ilea mozten (18); lepoa mozten (18); lepoa nola mozten (6); mozten ari (20); mozten ari zen (4); mozten dio (9); mozten du (17); mozten hasi (11); mozten saiatu (7); soropila mozten (5)
ardi moztera (5); ilea moztera (7)
arbola moztu (4); argindarra moztu (8); asko moztu (4); azazkalak moztu (4); belar moztu (4); belarria moztu (7); berehala moztu (5); besoa moztu (7); bidea moztu (21); bizarra moztu (27); bizarra moztu gabe (4); burua moztu (34); burua moztu zioten (9); errepide moztu (4); errepidea moztu (30); errepidea moztu zuten (10); errepideak moztu (11); errotik moztu (25); errotik moztu zuen (6); eskuak moztu (5); garraiatzeko kableak moztu (4); gehiago moztu (4); hanka moztu (13); hankak moztu (5); hegoak moztu (5); hitza moztu (6); ilea moztu (46); ilea moztu zuen (4); jokoa moztu (4); kableak moztu (44); kableak moztu zituzten (12); lehenbailehen moztu (4); lepoa moztu (99); lepoa moztu zioten (19); mihia moztu (6)
moztu ahala (4); moztu arren (4); moztu aurretik (6); moztu eta gero (8); moztu eta sutara (5); moztu gabeko (5); moztu ilea (4); moztu ondoren (10); moztu ostean (4); moztu zion (98); moztu zuen (122)
soka moztu (4); solasa moztu (5); solidarioek kableak moztu (6); urtegiko kableak moztu (4); zainak moztu (4); zainak moztu zituen (4); zangoak moztu (4); zinta moztu (4); zuhaitzak moztu (7)
bizar moztua (4); burua moztua (6); moztua izan (9); ongi moztua (4)
bidea moztuko (5); burua moztuko (11); ilea moztuko (4); lepoa moztuko (37); lepoa moztuko ziola (4)
lepoa mozturik (5)
bizarra moztuta (4); burua moztuta (12); ilea moztuta (4); lepoa moztuta (13); moztuta egon (6); moztuta geratu (6); moztuta hil (4)
legez kanpo moztutako (5); lepoa moztutako (5)
bidea moztuz (6); lepoa moztuz (6)