Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neure adierazkortasunik eza, neure hizketako moztasuna kittatzeko edo emendatzeko hasi nintzela uste diat idazten. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 339. orr.
Uste dut munta handikoa dela zuri adieraztea, nire moztasunak uzten didan neurrian, zer den, edo hobeki esatearren, zer zen gure herria, Trintxerpe izeneko hori. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 35. orr.
Ahal izan nuen dotoreena estali nuen berriro neure moztasuna, badakizu bururik ez duenak behar izaten duela txapela. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 208. orr.
Badira gehiago, titulu okerrak baino, ausaz irakurlearen moztasunarekin zerikusia dutenak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 129. orr.
Hagitzez hobe duzu, gizarteko usario ergelak eta jendearen moztasunak lasaro hartzea, parrez edo negarrez presaka hastea baino. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 233. orr.
Badira, noski, bere ideia hustasuna eta bere moztasun poetikoa zirriborro ulertezin batekin disimulatzen ahalegintzen direnak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 31. orr.
Nobela honen axaleko laburtasuna, kasu honetan, ez da moztasun bat, baizik-eta, alde erantzira, ugaritasun bat da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.
Nik predikatu, irakatsi eta idatziriko [...] asertuetako edozeinetan agerian jartzen da horien zentzua hondatzeko borrokan ari direnen kulturarik eza eta buru-moztasuna. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 8. orr.