Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Atsoaren hatzaren moztaileak? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 148. orr.
Horma osoaren zabaleran, bizar-labanak gogor lanean, ilea mozteko makina elektrikoak burrunba batean, eta moztaileak -denak gaizkileak- jo eta ke ekinean. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 101. orr.
Hiltzera daramaten arkumeak bezala, moztaileen aurrean isilik dagoen ardiak bezala, ez zuen ahorik zabaldu. Elizen arteko biblia Eg 8,32
Neure ogia, neure ura eta moztaileentzat hil ditudan abereen okela hartu eta nondik datorren ere ez dakidan jendeari eman behar al dizkiot? Elizen arteko biblia 1 Sm 25,11
Ikusi dute partida ederra astelehen huntan: Biscouby berriz osagarritan, Retegui ere biltzale eta aldiaka moztale ere bere makoarekin, eta zaintzale eta sei boteren sartzale. Herria 2001-07-19
Ardi-latxen sariketak, ardi-gasnen primak, ardi-moztaileenak eta tresnerien erakusketak, deizteko eta beste. Herria 2002-08-15
Frantzisko santuari ilea mozten ziotenean, askotan esaten zion ile-moztaileari: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 400. orr.
Stanley Chowder isil baina lagunkina, soropil moztaile eskarmentuduna, poker jokalari maltzur eta ping-pong jokalari aparta. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.
Bertsolariarentzat ez da gauza tristeagorik eta irudimen-moztaileagorik, pareta zuriari eta argi gorriari begira aritu beharra baino. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 166. orr.