Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mozorrozale izond mozorroen zalea dena.
Alderik bada, ostera, gizon mozorrozale bien modus operandietan ez ezik hierarkien artean ere. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.
Luisa eta Violette ez zeuden ohituta jende arruntarekin egotera, eta, saiatzen ziren arren neskame izaera hartzen, neskame soinekoak hartuta zituzten bezala, errazago sartu zitzaien neskame soinekoa neskame izaera baino, arima ez baita gorputza bezain mozorrozale. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 150. orr.