Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mozorro batekin saiatu zen arratsalde hartan: itsu-makila eta eguzkitako betaurrekoak hartuta, itsuaren gisan Topoko bagoi batetik bestera ibili zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 177. orr.
Sinbad marinelaren mozorroa gogoz janzteko joera gazterik erakutsi zuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 26. orr.
Larruzko jaka beltzez jantziko gizon batek Matrix filmeko Morfeo irudikatzen duen mozorro bat darama. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 159. orr.
Inork ez zuen ezagutzen Irkutsken, inork ezin zion mozorroa kendu. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 433. orr.
Baina jendeak ez entzunarena egiten zuen eta mozorro koloretsu bat janzten saiatzen zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 130. orr.
Eztabaida gehiago izan dute mozorro egokia aukeratzeko: piratak proposatu ditu batek, baina zailegia omen da [...] atrezzo txukun bat eskuratzea. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 149. orr.
Zoko batean saski handi-handi bat zegoen, opari paperez apaindua, eta San Nikolasen morroi Peter Beltzaren mozorro bat. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 84. orr.
Mozorroen anonimotasuna baliatzen zuen, adorea hartu, proposamen lizunenak ere eztarria urratu beharrez egin, eta gauari akabera egokiren bat eskaintzeko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.
Ni edozein mozorro hartzeko prest nengoen, txofer, soldadu, kazetari, edozein, Chavezengana hurbildu ahal izateko. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 128. orr.
Lurralde Ilunean mozorro bezala erabili hituen piltzarrak gorde egingo dituk, Frodo. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 285. orr.
Aurpegia mozorro gorri batez estalita darama. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 159. orr.
Haren aurpegiak irribarre egiten zidan, eta mozorro bat gogorarazten zidan, makillaje bitxi hura zela eta. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 112. orr.
Mozorro beltz bat jantzi zuen begietan. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 45. orr.
Zeta beltzezko mozorro batez estali nuen aurpegia. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 119. orr.
-Gure onespenaren erakusgarri, to urrezko mozorro hau. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 230. orr.
-Ontziei ere mozorroa jantzita, halaxe goazak gerrara. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 401. orr.
-Benetako idazleak mozorroaren profesionalak dira, inposturaren maisuak, antzaldatzen iaioak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 55. orr.
Mila mozorro ditu judu herratuak, eta ez zaio aise hartzen trazarik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 163. orr.
PPk bere mozorro guztiak kendu dituelako, eta benetan dena agerian utzi duelako. Berria - Euskal Herria 2004-02-13
Prestigio edo itxurazko zeregin horiek beste zeregin ezkutuko batzuen mozorro direlarik, kanpoko itxuran ere aratusteetan bizi dela baitirudi. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.
Normalean, mozorro intolerante eta handiuste horien atzean lohikeriaz eta lizunkeriaz betetako putzu hondogabea ezkutatzen da. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.
Errepresioari bere mozorro zitala eranzteko ez ezik, bere eragingarritasuna ahultzeko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 87. orr.
Bertan dena da simulazioa, itxurakeria, bikoizketa eta mozorroa. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 144. orr.
Konpartsak, desfileak, mozorro-festak eta inauteri jaiak antolatzen. Askoren artean «Rataplan» - 36. orr.
Gerora beste maskara batzuk jantziko zituen eta, kasik adinkideak ere baziren lagun biek mozorro-dantzan bizi osoan segituko zutela esan liteke. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 26. orr.
John Saxon, telegrafista, Enbaxadak horretarako jarri zien gizonaren mozorro-izena da, irratiko gizon Peter horrena den legez. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 210. orr.
Mozorro aldaketa izan zen gauzarik ikusgarriena. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 138. orr.
6ak 30etan larunbateko mozorro lehiaketaren emaitzak. Herria 2005-02-03
-Kloxar mozorroa janztea erabakitzen duzun hurrenean, ez ezazu egin gure enpresa barruan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 78. orr.
Sinetsita baikeunden gerra-entsegu bat baino ez ginela antzezten ari, aktore-mozorroan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 111. orr.
Lapurra bidaiari mozorroarekin joan da, eta hirira egunsentia gabe iritsirik, zapatari xahar bat topatu du oinetakoak josten. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 104. orr.
Bederatzi aurpegi-mozorro aurkitu zituzten, bederatzi burezurretako azalez eginda. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 52. orr.
Nekez ezkutatu du sumindura sinesgogortasun-mozorroaren pean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 53. orr.
Efemeropteroak intsektuen arteko ordena bat dira, berezitasun nahiko antzinakoak dituzten mozorro talde bat. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 238. orr.
Maltzurra izatez, mozorro-jantzirik zirtzilenez baliatzea gogoko zuen, eta eskale irudian agertuko zitzaizun, esaterako. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 199. orr.
Nire mozorro-jantzi zaharretako bat ipini nuela iruditu zitzaidan, bizitzeko mozorro-jantzia. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 52. orr.
Arduraz jokatzen zuten agintariek horrela eginda; bestela, tatariarren alde hala edo hola zeuden errusiarrek egokiera izango zuten mozorro jantzia jarri eta muga igarotzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 101. orr.
· -Mozorro jantzita Irkutsken sartzen saiatuko duk. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 431. orr.
mozorro batekin (3); mozorro festa (6); mozorro jantzi (3)
mozorroa jantzi (6); mozorroa jantzita (3); mozorroa kendu (11); mozorroa kentzen (3)
mozorrorik gabe (17)