Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan mozolo eta gabirai batzuk igarotzen ziren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.
Lagun estimatuak ditut hontzak, urubiak eta mozoloak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 129. orr.
Bai eta aztore harrapariak, oiloen etsai beldurgarriak diren zapelaitzak, hontza gautarrak eta mozolo isilak ere. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
Harresiko zuloetan zeuzkaten hontzek eta mozoloek beren habiak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.
Mozoloak edo bertze gau hegaztiren bat uluka hastean. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 108. orr.
Bai txorien hegada eta kantua, bai hontz eta mozoloen gau-kanta. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 141. orr.
Mozoloaren arnasa imitatzen ari zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 344. orr.
Ostera, han ez zegoen ezeri begira mozoloa legez egoteko astirik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 33. orr.
Mozoloak etxe ondoan kantetan, eurie seguru. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 214. orr.
Oso argia nintzen, ingurukoak baino gehiago, baina aldi berean mozolo samarra ere bai, eta gizajotzat hartzen ote ninduten susmoa neukan. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 20. orr.
Nire jabe mozoloarentzat nahikoa zen muturren aurrean tititzar pare bat ipintzea adurra zeriola paratzeko. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 34. orr.
Hiru egun Donostiako Guardia Zibilenean, han ikusi nahiko nikek nik zuen kapitain mozolo hori! Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 281. orr.
mozolo samarra edo oso petrala izan behar zen familia hartan musika ez ikasteko. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 17. orr.
-Jakina egon zarena, mozoloa halakoa. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 205. orr.
Ez nituen batere gogoko eskiko bideo haiek, baina gaztetxo astun haren berbeta mozoloak are gehiago gogaitzen ninduen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 104. orr.
'Eta biluzik ibiltzen dira oraindik?' egin diot galdera mozoloa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 87. orr.
Edozein mozolok eskura dezake dirua, baina buruargiari bakarrik irauten dio esku artean! Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 70. orr.
-Gorde ezak pistola hori -esan zuen Susannak -; ez ezak mozoloarena egin. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 149. orr.
Eraikin horixe babesteko dira-eta mozolo-itxurako zakuok. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 79. orr.
Ulertu ere, ongi ulertzen ote zidan duda egitekoa zen, haren mozolo aurpegia ikusita solasa ematen niolarik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 85. orr.
Hasierako ezustekoaren ondotik mozolo-begiak jartzen nizkiola, baietz erantzun nion, Txiki-txikia da, itxura apaina dauka, ile urdina, azal grisaxka, mozolo-betaurrekoak eta aurpegian zerbaiten ardura agertzen du beti. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 152. orr.