Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gazteena gizon sendoa zen, luze eta gihartsua; bestea, aldiz, mozkote eta gerribuelta zabalekoa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 137. orr.
Maizaren begininietatik itxura eta kolore anitzeko emakumeak joan ziren pasatzen, garaiak eta lerdenak, txikiak eta mozkoteak, zuri-zuriak eta beltz-beltzak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 59. orr.
Mozkotea eta gizena zen herr Öchler, ezpain lodiak eta masail biribilak zituen, dena zuen koipe eta gantz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 64. orr.
Bestea mozkotea zen, atentzioa ematen ez duten horietakoa. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 134. orr.
Patioan, ile beltzeko emakume mozkote bat arropa esekitzen ari zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 264. orr.
Neska baten mamu mozkotea hurbildu zitzaien. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 116. orr.
Eliza-dorreek mozkote samarrak ematen dute, beren burua zelaiguneetako tolesduretan ezkutatu nahiko balute bezala. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 88. orr.
Ezkerraldean, burdinurtuzko sutegi handi bat zegoen, hiru zuloz hornitua, non hiru eltze mozkotek ikatz kedarrez belzturiko ipurdiak sartzen baitzituzten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.
Mutil gaztearen arrebak itxura mozkotea zuen, eta ile liso leuna. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.
Mozkoteak zurrutada bat kafe edan zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 143. orr.
Mozkoteak hizketan segitzen du, morbo jario: [...]. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 136. orr.
-Gerta liteke -mozkoteak-, baina oraindik ez da gertatu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 149. orr.
Mozkote indartsuak eta beste gizon etsai batzuk nire atzetik etorri ziren. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 167. orr.
gizon mozkote (5); mozkote samarra (4)
gizon mozkotea (3); mozkotea zen (4)