Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mozkorrarazi, mozkorraraz, mozkorrarazen 1 du ad mozkortzera behartu.
Akabo gaua! "gehiegi mozkorrarazi dut", pentsatu zuen Robertok ohean. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 62. orr.
Berekin jatera eta edatera deitu eta mozkorrarazi egin zuen Davidek. Elizen arteko biblia 2 Sm 11,13
Zure zapaltzaileei beren okela janaraziko diet, beren odolez mozkorraraziko ditut, ardo berriz bezala. Elizen arteko biblia Is 49,26
Mesedez, mesedez, mozkorraraz zezala emakume gajo hura; mesedez, beti mozkortuta iraunaraz ziezaiola emakume gajo hari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 182. orr.
2 irud/hed
Baina, holakoetan, Kattalin berehala ohartzen da mozkorrarazten dituela eta hobe duela solasgaia aldatzea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 71. orr.