Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Parranda baino zehatzago izango da mozkorkeria esatea, edo, hitzaren kutsu moralista saihestearren, alkohola. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 101. orr.
Mozkorkeria ez zitzaidan bihurtu maiztasun handiko ohitura, are gutxiago osasun-arazo, bizio edo menpekotasuna. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 105. orr.
Zabarkeria, arduragebekeria, lapurreria eta mozkorkeria ziren han nagusi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 398. orr.
Prostituzioa, mozkorkeria, langile jendearen miseriak, burgesen itxurakeria... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 11. orr.
Lasaikeria eta biziotan, jan-edan eta mozkorkerian. Elizen arteko biblia 1 P 4,3
Gero, jakin-mina aserik, mozkorkerian murgilduko zen samalda basati hura guztia. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 321. orr.
-Zer, mozkorkerian hasita dagoeneko? noiztik? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 103. orr.