Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Greenpeacek berak kableen mozketa "ekintza bortitza" izan zela erran eta gogor salatu zuen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.
Abel atzerago dago, gordeagoa, mozketatik libratu diren haritz bakanen artean. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 80. orr.
Pusketak desberdinak suertatu ziren, mozketa ez zelako tolesduraren arraia zuzenetik joan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.
Istorio polit batzuk gogoratzen ere ahalegintzen zen, mozketa egiten zuen bitartean neskari kontatzeko. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 36. orr.
Etzanda jarritako 45 ontzako enborrari hamar mozketak egiten bizkorrenak Estibalitz Montoya eta Lorea Polvorosa arabarrak izan ziren. Berria - Kirola 2004-09-05
Altzairu herdoilgaitzeko mozketarako bi lerro ekoitziko ditu 20 milioi euroren truke, automatizazio eta errendimendu handikoak biak. Berria - Ekonomia 2006-03-07
Begiratu batera mozketak gillotinaz egina bazirudien ere, ez zen eskuinaldekoa bezain zuzen eta zehatza. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.
Albaitaririk gabe egindako mozketa, seguru asko. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 94. orr.
Gizarte asegurantzan eta langileen eskubideetan mozketa handiak aurreikusten. Berria - Mundua 2004-04-04
ERCk otsailaren 18an gizarte katalanari mozketarik gabeko Estatutu bat defendatzera joateko deia egin dio. Berria - Mundua 2006-01-21
Nire mozketa ikusita Ixaskunek ulertu du, eta ez du beste galderarik egin. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 63. orr.
Mozketa moten artean aukeratzen aritu nintzen, eta buruaren gorenean ontzi bat ipinita egiten zen hura aukeratu nuen; ontziaren inguruko guztia mozten zen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 22. orr.
Deus aldatzen ez bada, irailean kontuak eginen dira eta mozketa partidak jokatu beharko dira. Berria - Kirola 2004-04-20
Bestetan baino arreta handiagoz hasi nintzen bizar mozketan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 53. orr.
Garbiketa eta bizar-mozketa lanetan. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 105. orr.
Inolako erlijiok ez ditu lepo mozketak baimentzen. Berria - Mundua 2004-07-24
Nik neuk agindu behar izan nuen zuhaitz-mozketa, baita oholezko euskarriaren eraikuntza ere, autoaren azpialderaino iritsi ahal izateko. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.
Gari, ardo eta olioaren hasikinak eta ardi-mozketako lehen artilea ere beraiei emango zaizkie. Elizen arteko biblia Dt 18,4
Oihal-denda baten jabe zen merkataria, eta ardi-mozketa bere aurrean egin zezaten nahi izaten zuen, faltsifikazioak saihestearren-edo. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 18. orr.
Ile-mozketak hainbeste beldurtzen ditu ardiak, zuri eta argal geratzen dira, eta libre geratu bezain laster berriro hasten dira belarra hozkatzen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 233. orr.
Paper mozketaren teknikaren sekretuak aztertzeko. Berria - Kultura 2006-03-08
Kovacevicek baso mozketan erabilitako motozerra baino kamustuagoa baitu golak lortzeko sena. Berria - Kirola 2004-03-07
Lehen orduetan argindar mozketek eragindako leherketak izan zirela zabaldu zuten, baina aurki argi geratu zen atentatuak izan zirela. Berria - Harian 2005-07-08
Auto-bonbak izan dira, hauteskundeak, manifestaldiak, presoen gose-grebak, baraualdiak, bide-mozketak, ekitaldiak, oihuak, haserreak, deskalifikazioak, dimisio-eskaerak, lantuak, negarrak, malkoak, amorruak... J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 240. orr.
Demokratek beraiek, aurrekontu mozketen eta bidegabeko kritiken bidez, 1990eko hamarkadan gainbehera utzitako inteligentzia sistema leheneratzen saiatzen ari da Bush. Berria - Mundua 2004-08-22
Soinu mozketak, muntaketak, arrabotsak gibelean ezarri, musikak josi, ikaragarriko lan bat egin du hor. Herria 2005-06-23
ardi mozketa (5); kableen mozketa (7); mozketa egiten (3)
ile mozketak (3)
baso mozketaren (3)