Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
moxkote izond adkor mozkote. -
Bettan mutiko moxkotea izan da betidanik -eransten zuen amak, berri gabezia ulertzeko eta onartzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 38. orr.
Han bizia egiazki zer den ikasiko din hire alaba moxkote nazkagarri horrek. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 185. orr.
Lastotan horrenbeste garatu gabe, alegia, apalxeago eta moxkote gelditu arren, galburutarako edo artaburutarako egoki askoak agertzen ziren gari lasto zumitzeko eta artakozkor sendokote haiek, artaburu parea alde banatara zutela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 72. orr.