Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
moxkor 1 izond adkor mozkorra.
Oso ondo genekien zer zen mozkortzea, nor ziren herriko moxkorrak, nola iristen ziren horretara eta zein ziren horren ondorioak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 102. orr.
Ilunabarrean, atera dira denak herritik, moxkor samarrak, eta bidean txahala botatzera ere gelditu da baten bat. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.
2 irud/hed
Gauerdi edo goizalbaren batean euri pittin moxkor-moxkor horietako erauntsitxo bat botata ere, ez legoke gaizki: kirats batzuen kutsadura garbitzeko aproposa, eta karakoltxoak ateratzeko ere... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 271. orr.