Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon motz eta petral samar bat zebilen batetik bestera argazkiak ateratzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 55. orr.
Gizon motza zen, lodikotea eta burusoila. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 285. orr.
Ni beste luze delako -eta ni ez naiz motza-, eta argala izateaz gain oso aurpegi polita duelako ere bai. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 317. orr.
Osaba gizonkote handi bat zen, oso lepo motz eta bibote handikoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 19. orr.
Bere zango motz eta oin luzeak atzera-aurrera kulunkatuz. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 103. orr.
Beltzarana naiz; ilea, ez luzea ez motza. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 42. orr.
Ile motz gorriz pintatua txukundu du. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 162. orr.
Gorputzez ere emakume handia zen; luzean motza, zabalean handia. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.
Hats motz bat aditzen dut eta noizik behin zeharka ikusten dut ile zuriz estaliriko argi gorrixka bat. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 52. orr.
Bera kotoi zurizko trajearekin eta ni udako jantzi motz batekin. Jantzi motzetan jaitsi ginen patiora, luzamenduak egin eta itzulien itzulira itzuli ginen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 175. orr.
Txaketa beltz motz bat zuen nakarezko botoiez, eta lumazko boa beltz zarpaildu bat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 80. orr.
Guk galtza motzetan genbiltzanetik ezagutzen haugu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.
Gona motzak eta eskote luzeak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 38. orr.
Egingo nuke lehengo eguneko minigona motz likrazkoa dakarrela soinean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 66. orr.
Atea jo zuten eta minutu batzuk geroago, Émile galtza motz eta T-shirt zuritan atera zitzaien erdi lo. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 113. orr.
Korridore motz baten muturrean espaloi hezea ikusi nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 124. orr.
Esku eta hanka lotuta zetozen, eta jauzi motzetan iritsi ziren errepide erdira. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 107. orr.
-Denak lurrera! -oihu egin du Natxok ahots hautsiaz, nylonezko poltsaren kremailera ireki eta kanoi motzeko eskopeta bat atera orduko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 20. orr.
Sasi eta belar motzeko eremua. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 77. orr.
Elizatxo txiki bat dorre motz bat zuena. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 275. orr.
Soka motz batekin lotuta. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 107. orr.
Sebastopol bulebarra gurdi motzez, kartolarik gabeko orgaz, bankudun karroz bete-betea aurkitu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.
Egonaldi motz bat egin ondoren, denok hegaldatzen garela beste nonbaitera. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 55. orr.
Miseria gorria zen haientzat epe motzean! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.
Pieza motzak jotzen ditugu, luzean nekatu egiten baita bera. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 216. orr.
Atzoko etapaz hitz labur eta perpaus motz zenbait botatzen dizkiot bideko kaierari. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 34. orr.
ISStik irten eta espazioan ibili motz bat ere egin zuten, otsailean. Berria - Gaiak 2004-05-01
Gogoan izan behin-betikoz, gizon motz eta tentela, ergelek gizatasuna deitzen duten hori beldurretik eta norberekeriatik sortutako ahultasuna besterik ez dela. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 298. orr.
Oso lasai erantzun nion [...] eragiketa bat hainbatgarrenean oker egiten duen ume motzaren aitzinean hasperen eginik: [...]. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 86. orr.
Jendaila motz, ergel, badaezpadako eta, hitz batean esanik, okaztagarria da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.
Bai, neska maitagarria da, baina motz samarra da goiko aldetik, Tom. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 109. orr.
Tentela behar du izan gizonak, buruz motza, txepela, astoa behar du izan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 387. orr.
PNV nola izan litekeen hain motza eta nola egon litekeen hain erratua pentsatu genuen. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 99. orr.
Egia esan, laburtutako bertsioa ez da horratik motzagoa, nolabait esateko; ez du ezer galtzen, ez badu arintasuna irabazten. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 15. orr.
Aitortu beharra daukat ur handiegiak direla hauek nere adimendu motzarentzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 92. orr.
Baina jarrera horiek ez dituena itsua eta bista motzekoa da. Elizen arteko biblia 2 P 1,9
Erretorika ere ikasten genuen eta nire frantses motza mihira ekartzeko ahaleginak txalotzen zizkidaten irakasleek. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 186. orr.
Zuzenketa berantiarrak irri motz bat eragin zion, ni are ergelago sentiaraziz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 394. orr.
Ivan Ogareffek ofizialetako bati agindu motz bat emanez erantzun zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.
Jestu motz batez jarleku bat seinalatu zidan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 156. orr.
Ni kultura motz bateko ordezkari erudizio laburrekoa naiz. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 32. orr.
Gure belaunaldiak galera neurgaitzak ikusi ditu: kristautasuna moralismo motz bihurtu zitzaigunekoa; utopia sozialistak kapitalismo hutsak garaitu zituenekoa; [...]. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 136. orr.
Egia hutsa ogi hutsa bezalakoa dela, hots, hura bezain motza, eta egia hutsarekin ez dagoela urrutira joaterik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.
-Neska motz ona zegon egina -esan zuen Paul D-k-. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 32. orr.
Emakume motz gazte batek, arpillerazko zaku batekin, diosal egin zion. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 133. orr.
A zer gozamena emakume motz ergel hura jarrera barregarri hartan marraztea! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 58. orr.
Abiatu zen automobila eta gizon motz lodiak lagun-taldea begiztatu zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 68. orr.
Kopeta baino gehiago gailentzen ez zitzaion sudur motz zabala zuen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 113. orr.
Zango motz sendoak zituen, zuhaitz-enborrak bezalakoak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 158. orr.
Gauza sinple edo gertakizun hunkigarriak hitz motz biluzietan erranez. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.
Ezin konpreniturik geunden zer ikus zezakeen Charlyk saindu-jale motz-estu horrengan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.
Biak zihoazen nor bere kaparekin eta ezpata motz-zabalarekin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.
Konpetentziak nola, guk alderantziz jokatu beharrez, izenburu motz-zorrotzak egitera beharturik gaude. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.
Jonki zikin pozoitua, ongi merezita, nirbana ttipitik nirbana handi betikora irristatu eta hiltzera etzaten denean, metro pasatxoko hegaldi motz itsusian. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.
-Lasai, gizona; San Inazio ere hanka-motza zen -esan zion obispoak, adorea ematearren. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 116. orr.
Halako goiz batean beso-motz, begi-bakar eta maingu lantokiratuko banintz, dudatzen naiz inork nire osasunaz galdetuko lidakeen ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.
Berea balute bezala sentitzen zutela zango -eta beso-motzek hark egindako ordezkoa. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 116. orr.
Mutil gazte zinez eder galanta luze-luze etzanda zegoen hankarik gabeko aulki bizkar-motz batean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.
Aurpegi-zabal, sudur-motz bat, arrunt lausoa iduri. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 143. orr.
Argala, ile-motza, beltzez moderno jantzita. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 123. orr.
Belarrimotz, mihi-motz dituk! hegazti berezi batzuk gugandik hurbil hegaka, baldar eta hego motz. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 150. orr.
Bestea mozkotea, baldarra, ile-gorria, eskumutur gorriak alkandora mahuka-motz saretu batetik ateratzen zitzaizkiona. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 100. orr.
Neskak -pistola bat gerrikotik dilindan daraman kalpar-motzak- begi-bistako gogo txarrez hartu du manatua. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 11. orr.
· Ezin zuela hanka-motz utzi, horrela, amesten zuen urki-enborrik gabe, Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 130. orr.
-Ez -motz erantzun nion. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 166. orr.
Batekin eta bestearekin mintzo da, motz, labur, baina hoztasunik gabe. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 104. orr.
Burua soil eta bizarra motz daramate guztiek. Elizen arteko biblia Is 15,2
Ilea oso motz zeraman. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 259. orr.
Janariz urri zebiltzan, eta adorez motz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.
Arrazoipide horiek guziek badute beren egiantza, baina, motz gelditzen dira. Bi xurgada jo nizkion, motz, eta Charlyri pasatzeko imintzioa egin nuen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 71. orr.
-Hilda daude -esan zion Harryk motz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 75. orr.
-Ez dut bukatu -bota zion motz Harry Blountek. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 246. orr.
Bere arrazoiak motz eta zorrotz agertu zituen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 86. orr.
Motz eta hotz despeditzen zituzten gerlari-ohiaren galdez zetozkienak oro. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 182. orr.
Hatsa motz geratu zen jendea. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 74. orr.
Erantzunaren motzak ez ninduen harritu. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 185. orr.
Bere motzean, definizioa argia badirudi ere, zalantzaz beterik agertzen zaigu: hizkuntz unitate bat diogunean, zertaz ari gara? Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 23. orr.
Motza kasik bistan duela etzaiguk ba atera! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.
Urre horiaz eta motz urdinaz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 294. orr.
Motzean jo dik bete-betean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.
· Alua, gaur egunean, izen bezala, edo ez da ezer edo eufemismo sexuala da, aspaldi galdua baitu hitz horrek bere jatorrizko esanahia (gauzaren benetako izenak pottor, motxin, motz eta horiek dira, jakina), eta pertsona aluaren adieran bakarrik bizi baita. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 107. orr.
Urde motzaundia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.
-Ixo! -bota zion Snapek hotz eta motz-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 69. orr.
Bai, noski -esan zion Quirrellek hotz eta motz-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 260. orr.
Durant jaunak hotz eta motz eten zituen esku-zartatxoak, txakurraren lepoaldea gori-goria gertatuko balitzaio bezala ukitzean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.
Ez nuen halakorik nahi, ezta inondik ere, baina ezin nion hotz eta motz ezezkorik bota. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 185. orr.
Ezetz, hotz eta motz, lotan segitu nahi duela zeharka adieraziz. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 30. orr.
Inork ez du geratu behar hotz eta motz. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.
· Oraingoan, ez ziren hizketan hasi eta elkarri agur hotz eta motz bat egitera mugatu ziren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 91. orr.
Aditu egin ditzakegu, garrasi hotz eta motz ebakiak, metrailadoreen hil-arnasestu korrokariak, fusilen tiro-hots labur bereiziak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 179. orr.
Orduan hunek nahi zuen lekurat manatzen zuen bere jo fina, ala taula, ala sare ondo hura ala eskuineko xoko edo izkin-motzerat. Herria 2003-04-24
Hola aise ari gibelean Martiarena, batean taula, bestean arte-sare eta ondarrean izkin-motz batzu lurretik ezin bilduak. Herria 2003-05-29
39tan izkin-motz Biscoubyk, ez dakit zenbatgarrena, baina ekarri botea Aramburuk bere aire zoragarriarekin, atxiki pilota ontsa taulatuz gibeleko batek bezala eta ondarrean bi-paret labur batekin bururatu. Herria 2003-12-25
Hor da jokoan sartu Oçafrain, batean sare, bestean punpa-sare, edo izkin-motz eta guziz 8 bote ixtant batez, batean azpiz ezker, edo gainez, eta beti xuxen. Herria 2003-05-15
Ez dute amor eman nahi galtzaleek, baina ez dira sartzen Arambururen boteak (biga bakarrik), huts bakar batzu ere bai biek tenore txarrean, eta xilo eta izkin-motzak ere irabazleen alde. Herria 2003-03-27
Itsasuarra alabaina beti aintzinean zuen 24-18 arte, batean taula luzea, bestean izkin-motza, ez halere nahi bezain usu sare hura. Herria 2001-05-10
Denaden, azken hauk dira lehenik berotu, 9-4 eta 19-8, ordukotz bi bote, Belascainen sarea, eta airez moztu bat, Teilleryren sarea, izkin motza eta eskuin pausatu batekin. Herria 2003-01-21
Eskote zabala eta gona motz-motza janzten zituen bular oparoak eta aldaka biribilak agerian uzteko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.
Ile gorriz tindatuak, motz-motzak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 171. orr.
Orain ilea motz-motza du, garçon erara moztua. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 33. orr.
Puska batean nire parean doa, ile motz-motzeko gizon bat, laneko arropa urdinez jantzia. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 98. orr.
Gizon handia zen, sorbalda zabalekoa, bibote mehe gorrixka eta bizar motz-motzekoa. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 12. orr.
Partida bizia izanen da edo polita, luzea edo motz-motza baina ez erdibidekoa. Ilea motz-motz moztu eta beltzez tindatu zuen. Berria - Kirola 2004-06-03
Sukaldeko guraizeak hartu eta motz-motz egin zion ilea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 27. orr.
Santa Kruz handik pasatu zenean, horren berri izan, eta agindua eman omen zuen: lehenik, ilea motz-motz egiteko andreari; bigarren, larrugorritan jarri eta bikez dena ondo igurtzi eta lumaztatzeko; [...]. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 45. orr.
Emakume txiki, lodikote eta kementsu bat da, orezta beltzekikoa, motz-motz ebakitako ile sarri eta lodiduna, leporik gabea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 96. orr.
Hor kanpora irtenarazi nahi gaituzu orain, etsaien metrailadoreek jo eta segatu gaitzaten, garia bezala motz-motz ebaki. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 178. orr.
Elixabetek motz-motza: [...]. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 39. orr.
Ixtripu latz bat motz-motza kondatua, beste anitz izaten diren bezalakoa. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 176. orr.
Hori zidan ihardetsi motz-motza, halako beltzuri harritu bat eginez. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 147. orr.
beso motz (7); epe motz (5); esaldi motz (6); galtza motz (16); gizon motz (7); hanka motz (15); hanka motz geratzen (4); harri motz (4); hotz eta motz (50); ile motz (13); ilea motz (10); ilea motz motz (5); ilea motz motza (4); izkin motz (6); kultura motz bateko (3); labur eta motz (5); motz erantzun (5); motz eta ertainean (3); motz eta hotz (3); motz eta zorrotz (6); motz gelditu (12); motz geldituko (3); motz gelditzea (3); motz gelditzen (13); motz gera (3); motz geratu (24); motz geratu zen (6); motz geratuko (6); motz geratzen (18); motz motz (12); motz motza (14); motz motzak (6); motz samar (5); motz samarra (4); neska motz (5); oso motz (5); praka motz (7); soka motz (3); sudur motz (4); zango motz (4)
bide motza (6); hanka motza (4); ibilbide motza (3); ile motza (11); ilea motz motza (4); ilea motza (6); kros motza (6); motz motza (14); motza baina (5); motza eramaten (3); motza izan (12); motza izan zen (6); motza izango (4); motza zen (4); nahiko motza (3); oso motza (5); sudur motza (5); sudurra motza (4)
fraka motzak (3); galtza motzak (13); galtzerdi motzak (3); gona motzak (3); hanka motzak (3); ile motzak (3); motz motzak (6); motzak janzten (4); motzak zituen (3); oso motzak (3); praka motzak (6)
epe motzean (58); kate motzean (34); kate motzean lotu (16); kate motzean lotuta (3); kate motzean lotzeko (4); motzean lotu (18); motzean lotu zuten (4); motzean lotuta (4); motzean lotzeko (4); oso epe motzean (3); pala motzean (6); sei puntuko motzean (4); seiko motzean (4)
epe motzeko (15); frontoi motzeko (3); igerileku motzeko (5); ile motzeko (4)
bide motzena (5)
epe motzera (33)
epe motzerako (16)
galtza motzetan (14)