Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
motxinbero (orobat motxin-bero g.er.) iz adkor mari-beroa.
-Busti-bustia zegok motxinbero hau -oihu egin du aluan ari denak, bere lagunari abisu eman nahirik-edo. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.
Izorra nazatela motxin-bero horietako bat ez bada. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 65. orr.
-Motxinberoa halakoa! -gehitu du beltzaranak-. · Txakurreme motxinberoak. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 16. orr.