Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

motots (orobat motox g.er.) 1 iz ile bilduma, batez ere emakumeen buru atzekoa.

Ilea motots batean bildu eta ezpainak margotu ditut.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 197. orr.

Oinutsik zegoen, eta motots batera bildua zeraman adats kiribil gaztainkara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.

Ilea motots batean bildu zion eta eskuetan zeukan aurpegia inoiz baino ederrago zegoela konturatu zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 10. orr.

Ileaz zegoen, hain zuzen, harroen: bi mototsetan bana zezakeen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 18. orr.

Ile ikatz-kolorea belarri gainetan mototsetan bildua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 80. orr.

Ile luze beltza mototsa eginez zinta gorri batekin biltzen zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 24. orr.

Atzealdean, garondoan behera, motots bat zuen, azau baten modura bildua eta xingola gorri batez lotua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 88. orr.

Patxi gure argazkilariaren mototsa bistatu nuen, bertze hiru-lau lankiderekin batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Neskatilaren adats luzetik mototsa nahi zuen, eskubete ile beltz.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 52. orr.

Beti gogoratzen ziguten mototsa ongi jartzeko, estu lotzeko, danborrada osoan iraun behar zuela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Amak, eskuak mantalean sikatu eta gazteegi urdinduriko mototsa atondu zuen ohiturazko keinuan.  Berria - Kultura   2004-10-23

Jada ez dut ile luzea, eta ez dut mototsa eramaten.  Berria - Kirola   2004-10-06

Bertan, gure azal kolorea duen neska polit bat, ilea motots eginik, eskularru txuriekin eta betaurreko modernoekin, haur beltz bat zaintzen ari da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 68. orr.

2 (izenondoekin)

Buruaren erdian motots txikitxo bat eginez orrazten zuten neskatoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Ilea lokietako larruazalari itsatsita eta motots trinkoan bildua zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Ezin nion aurpegia ikusi, haren motots kaxkagorria bakarrik, buruaren zirkin bakoitzean zabuka zebilkiona.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

Teink egin nion motots kaxkagorritik esertzera behartzeko, baina berak amore eman ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.

3 irud/hed

Bestalde, 15 metroko mailaren mugan bost motots edo gehiago ebakitzeko geratzen badira epaileak oharra adieraziko dio segalariari. Ziazerba eta mingarratz alorrek, errefau, arbi eta azenario zerrendek, patata eta aza landare handiek beren zamau erregularrak hedatzen zituzten, beren lurrustel beltza zabaltzen, hostoen mototsek berdetua.  Berria - Kirola   2004-06-20

4 ile-motots

Hannak, ordea, sekula ez zuen ile-mototsik eraman.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 118. orr.

Sekula baino argalago, ile-motots handiak erorita, soilgune zabalak zeuzkan, eta Ronen eskuetan etengabe bihurritzen zen, nola edo hala ihes egin nahian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 266. orr.

Bere ile-motots kaxkagorri bizkarraldera kulunkariarekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

Zilar koloreko ile mototsak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 152. orr.

Miarritzerako moduan jantzia, nik uste, buruko ile-mototsa borobil eta tente, belarri lotsorrak ilearen azpitik ageri.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 312. orr.

Gizon mehea, urduria, aurpegi-argala, sudur-zorrotza, bizarrean ile-motots bat, ile zuri batzuekin, eta ahoa hortzik gabe, gizon ahulek ohi duten bezala.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.

Hark erantzuten ez zuenez, urduri gaineratu zuen, hitzak ile mototsak balira bezala lotuz -: Zer ezkutatzen duzu?  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 79. orr.

5 motots-txuri izond mototsa zuria duena.

Elorri, ilorri, ilurri eta ellorri, denak ere elorrarantza deitzen diogun loretxo mototx txuri horien zuhaitzaren izenak ditugu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 196. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus