Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

motibazio (orobat motibazione g.er.) 1 iz norbaitek zerbaiterako interesa izatea.

Ekintza bat etikoki baloratzerakoan, Kantentzat ekintza horren motibazioa ekintza bera eta horren ondorioak baino garrantzitsuagoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 206. orr.

Euskara erabiliko badute, ordea, motibazioa behar dute hiztunek, batez ere gazteek.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 108. orr.

Ikaste kontuan ikaslearen motibazioa dago gauza guztien gainetik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 41. orr.

Enpresako giza taldearen motibaziorako -"goiari eusteko", alegia-, ezinbestekoa suertatu da enpresako partaide guztiek elkarrenak diren balio jakin batzuk edukitzea eta errespetatzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 178. orr.

Desberdintasunak ekonomikoki komenigarriak omen dira, besteak beste, lanerako motibazioa, ekimena eta sormena sustatzen dutelako..  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 277. orr.

Modu horretan, garai batean zein bestean engaiamendu hori hartzeko izan zituzten motibazioak, zailtasunak, bitxikeriak, sentimenduak, asmoak... biltzen dira bideoan.  Herria   2005-02-17

Badakigu Real Madrilen kontra motibazioa bermatuta dagoela.  Berria - Kirola   2004-01-10

Egunero lanean jarraitzeko erregaia, motibazioa dugu hori.  Berria - Harian   2006-04-27

2 (izenondoekin)

Motibazio ideologikoek bultzaturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 173. orr.

Hori baino motibazio handiagorik ez dago.  Berria - Kirola   2004-03-26

Oso motibazio ezberdinek bultzatutako ikasleak ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Esaera zahar eta errefrauak ere, nola ikasi izan ditugu? zerrendatuak eta gureak direlako, zaharrak direlako, ez direlako galdu behar... motibazio aski eskasa hamabost-hamasei urteko edozeinentzat.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 63. orr.

3 zergatikoa, arrazoia. ik motibo.

Kanporaketa baten motibazioaren inguruko puntua berrazter daitekeela dio, orain, Villepinek.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

Londresek Afganistanen eta Iraken okupazioan izandako parte-hartzean oinarritu dute erasoaren motibazioa.  Berria - Harian   2005-07-08

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nazionalismoaren gizarte oinarrian nolabaiteko motibazio galera gertatu da, baita hautesleengan ere.  Berria - Mundua   2004-07-03

Gaur ez bada bihar, "motibazio krisi" bat izaten duela ikusmena berreskuratutako helduak, eta gaixo guztiek ez dutela gainditzen krisi hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Eginbeharraren zentzua hartzen duen motibazio-klasea izango da etikarentzat irizpide nagusia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

Igor CV eta motibazio gutuna: 2 edo 3 orrialde zure xedeak adierazteko lan berriari buruz.  Herria   2001-08-02

Interesatua denak helaraz beza 2005eko irailaren 20a aitzin motibazio gutun eta gaitasun agiria helbide honetarat: [...].  Herria   2005-09-01

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lan motibazioa galdu duten pertsonetan ere ezar daitekeela adierazi zuen Richmondek.  Berria - Gaiak   2004-08-13

6 hizkuntzalaritzan, adierazlearen eta adieraziaren arteko erlazioa.

Orain ez da, kasu bakoitzean motibazioa baldintzatzen duten faktoreak aztertzeko eta aurkitzeko unea; baina zenbat eta errazagoa izan sintagma mailako azterketa, eta agerikoagoa azpibanakoen esanahia, erababatekoagoa izango da orduan motibazioa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 167. orr.

Adibide horrek garbi frogatzen du, esaterako, onomatopeiaren izaera galduz joan dela ikur linguistikoarena hartzeko, eta ikur linguistikoa motibaziorik gabekoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus