Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arin eta alai egiten zuen burrunba [eiherak], soinu bete-bete eta jarraitu batez, pala-eihera batean mantenu txarra edo osasun txarra salatzen duen trabatu eta moteltze erritmiko hori gabe. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.
Dagoeneko betiko arazoetara bueltatu gara: atzeraldia, moteltzea, finantza merkatuen goibelaldi orokorra, langabeziaren areagotzea, inflazioa, eta abar eta abar. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 320. orr.
Hura ez zen izan, XIV. mende izugarrian bezala, kontinente osoaren beheraldia; areago izan zen hazkundearen moteltzea, eskualdeen arabera gorabehera bereziak izan zituena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.
Jardueraren moteltzea, energia aurrezteko programak, petrolioaren ordez energia nuklearra, ikatza eta gas naturala erabiltzea, Bilakaera hori, nazioarteko zuzeneko inbertsioen areagotzearen ondorio baino areago, nazioarteko merkataritzaren moteltzearen emaitza izan zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.
Euskalgintzaren egoerari buruz hitz egitean, moteltze egoeran dagoela esateko datu objektiboak badirela. Berria - Euskal Herria 2004-01-25
Hizkuntz normalizazioaren prozesua moteltze fasean dagoela eta horrek kezka handia eragiten ziela. Berria - Kultura 2004-01-04