Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bonbillatxo elektriko bakar batek motelki argiztatzen zuen zurezko etxolatzarra. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.
-Aitatxi Peio? -galdetu zion motelki Ninak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 181. orr.
Lehen zatian, gudukada aski motelki joan balin bada, gero haatik kintze ederrak ikusi dira, Xalak duelarik garaipena altxatu ondarrean. Herria 2005-09-15
Argi gorriak bortizki estimulatzen ditu gorrirako sentiberak diren zuntzak, eta motelkiago, berriz, beste biak, eta hala ematen du gorri "sentsazioa". Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.
Joseba eta Gregory, buruak zenbaitetan bularretarantz erortzen zitzaizkiela, motelki mintzatzen ziren, mihi loditua ezpainetan igurzten zuten eta korrokada egitean soin osoak dar-dar egiten zien. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 48. orr.