Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi malguki eta hiru motelgailu darabiltza aurrean eta atzean, tortsio barra bertikalekin. Berria - Kirola 2004-02-18
Disko hori ornoarteko diskoa da, golf-pilota zabal baten itxurako egitura bat, ornoen eta bizkarrezurraren arteko motelgailu gisa funtzionatzen duena. · Gorputzaren barruko egituren eta kanpoko ingurunearen arteko kolpe-motelgailua den aldetik, ezaugarri praktiko asko ditu larruazalak. ik beherago 4. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.
Autoentzako motelgailuak egiten dituen Al-Ko Record Abadiñoko enpresak jaso zuen Ohorezko Makila. Berria - Ekonomia 2004-07-02
Ibilgailu gurpildunek motelgailua behar baitute autobideetan ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.
Autoko motelgailuen protestei entzungor, hondoraino zapaldu nuen azeleragailua. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 293. orr.
Maitale onak badaki, behar bezalako hartu-emanean, aski dela zakila sartu eta mugimendu leun-leunez, mugimendu ia sumaezinez, atzera eta aurrera ibiltzea, kasik Rolls-Royce baten motelgailua bezala. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 175. orr.
Segurtasuna handiagotu nahian, gurpil abatzen motelgailuak lastoz bete zituzten, bai gurpilak sendotzeko, bai danbatekoak leuntzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.
Ekialdeko atzerritarra ez da europarraren eta bertakoaren arteko motelgailua bakarrik, baita bertakoaren eta mundu modernoaren arteko hesia ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.
Errusia, bizirik irauteko borrokan, beraren babespean eroso zegoen Mendebaldeko munduaren alde paper hau jokatzen aurki zitekeen nahigabe ere: indargetzaile edo motelgailuarena egiteko zerbitzu sarigabea, Kristandade Ortodoxoaren gorputz nagusiak garai batean Mendebaldeko mundu berarentzat jokatua, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 365. orr.
Zangoaren luzera eta makurdura lurrera egokitu ahal izateak kolpe-motelgailuaren beharra saihesten du, ibilgailu gurpildunetan ez bezala. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.