Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurbilagotu ahala, moteldu egin zitzaion urratsa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.
Gero, gidariak erdiko karrilera eraman du autoa abiadura motelduz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 29. orr.
Gaiaren zailtasunak moteldu egiten du irakurketaren erritmoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 347. orr.
Amaren masailetako koloreak moteldurik daude. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 157. orr.
Izarren distira moteldu egiten zuen ilargiaren zuriak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 160. orr.
Honen agindura suak bere beroa moteltzen du, urak zaporea aldatzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 771. orr.
-Kartzelatik dator -esan zien azkenerako, ahotsa izugarri motelduz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.
Kanpaitxo baten hotsa belarriratu zitzaidan, urrunak motelduta. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.
Ikusmena moteltzen ari zitzaiola eta, kexatzen hasi zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.
Gure oroimena gizon ezjakinena da, denboraren poderioz moteldua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 278. orr.
Sindromea moteltzen diote, dudarik gabe, baina "bera" ere moteltzen dute, eta orduan ez da osorik bera sentitzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 113. orr.
Moteldua eta ahuldua dugu gure hizkuntza. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 158. orr.
Elkarrizketa haiek moteldua nuen erabakia berpiztu zidaten. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.
Atzeraldian ekonomia jarduera moteldu egiten da: kontsumoa murriztu egiten da eta enpresetan biltegiak saldu ezin daitezkeen salgaiz betetzen dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 109. orr.
Euskal herriko ekonomiaren hazkundea ez zen bizkitartean hainbat moteldu, ez ahuldu, anitz garatu baizik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 125. orr.
Kyotoko Protokoloak Lurraren berotzea saihesteko ezarritako neurriek beren ekonomien hazkuntza motel dezaketelakoan. Berria - Gaiak 2004-12-08
Bai moteldua nuela burua egun hartan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.
Han Crabbe eta Goyle itxita utzitako armairutik irteten ziren kolpe motelduak entzuten ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 189. orr.
Egun-argia bera ere argitsuegi zitzaion, distiratsuegi; argi motelduagoetan hobeto ikusten zuela ohartzen zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 139. orr.
Errauts arteko su moteldua suspertu du gero ezpal batzuen laguntzaz. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.
Ez hain zuzen hitz beretsuak erraten ez zituelako; egoerak eta aldarteak hala beharturik: baina haren behakoa, dagoeneko motelduxea, ferekatzaileagoa zen; mintza doinua eztiagoa «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 272. orr.
abiada moteldu (10); abiada moteldu zuen (5); abiadura moteldu (5); apur bat moteldu (4); asko moteldu (3); ekonomia moteldu (3); hazkundea moteldu (5); hazkuntza moteldu (5); jarduera moteldu (4); moteldu da (9); moteldu du (3); moteldu dute (3); moteldu gabe (4); moteldu zen (5); moteldu zuen (12); nabarmen moteldu (3); prozesua moteldu (3); suspertzea moteldu (3)
abiadura motelduz (5); motelduz joan (4)
abiadura moteltzeko (3); moteltzeko neurriak (5)
abiadura moteltzen (3); moteltzen du (4); moteltzen dute (5); moteltzen hasi (3); moteltzen zuen (3); prozesua moteltzen (3)