Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
motelagotu, motelago(tu), motelagotzen da/du ad motelago bihurtu.
Gaztea ohartu zen Kirxak urratsa motelagotu zuela, bera ere horretara gonbidatu nahi balu bezala. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 73. orr.
Bolumena jaitsi zuen irratian, aurrealdeko saretxo biribilean hedatzen ziren ziztu eta burrunba etenak apur bat motelagotzearren, eta diskogailuko musika goratu. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 158. orr.
Gau eta egun aritzen zela bere senarra hain maite zuen, baina hala ere egunetik egunera motelagotzen eta ahultzen zen hura margotzen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 84. orr.
Ikusmena gero eta motelagotzen ari zitzaion, baina ez zen gehiago kexatu. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.