Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atea zabaldu duenean eguzki motel batek bete du ezkaratza eta zoruan bi itzal proiektatu dira. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 38. orr.
Argi motel hura Baby Suggsen gelakoa zen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 54. orr.
Ganbera desegiten ari zen kolore motelen zurrunbiloan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.
Kostatu zitzaidan sumatzen espero nuena: ate joka motela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 201. orr.
Hasieran kar-kar motel bat eta gero handiagoa, gero eta ozenago, harik eta Kitok sakelatik eskuzapia atera eta begiak lehortu zituen arte. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 356. orr.
Oihartzunak desagertu zirenean, hots motel batzuk aditu zituen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.
Damiánek alemaniar deitzen den doinu motel eta bigunari ekin zion, poliki-poliki. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 91. orr.
Txalupari biek zutik egiten zuten arraun, gibeletik aitzinerat, erramu banarekin, mugimendu motel, single eta dotorez. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 104. orr.
Pilota motel batekin. Herria 2003-01-14
Kafe aleak kontuz txigortu behar dira, su motelean, erre barik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.
Aldizka bizia eta aldizka motela zen Usherren jokamoldea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.
Autobusak pauso motelean jarraitu du; berehala bete da jendez, berokiz eta euritakoz. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 36. orr.
Pauso motelez zihoan, sortaren zamapean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 78. orr.
Euskara motel horren errua euskara batuak izango balu bezala edo. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 158. orr.
Frantses motel hartan zuzendu zitzaidan mutilaren ahotsa lasaigarria eta atsegina egin zitzaidan. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 156. orr.
Halako harridura motel batez hori pentsatu, eta gero, berehala, zorabioan babestu zen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 151. orr.
Nire aurrean, nolabaiteko nagitasunez paratua, ideia handi eta motel bat zegoen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 31. orr.
Banekien nik berarengan ikusten nuena ikusten zuela berak niregan ere: haragiaren zimeltze motela. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 78. orr.
Ez zaitez ausarta izan adierazpenetan, ez eta nagi eta motel ere egintzetan. Elizen arteko biblia Si 4,29
Lasterra ala motela? Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.
"Motel samarra dun", pentsatu zuen andereñoak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 32. orr.
Ez du ezer idazten ezjakina delako; gutxi hitz egiten du ergela delako; egin, ezer gutxi egiten du, motel hutsa delako. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 102. orr.
Betidanik motela izaki erabakiak hartzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.
Emakumeak motelak dira erabiltzen den estimulua egokia ez denean. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 209. orr.
Zelako diferentzia, antzinako gris ipurdi-handi motel haien eta zipaio kankarro hauen artean! Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.
· Hark, hariaren beste puntan, motel aire batekin beti gauza bera errepikatzen zuen: "Aaa bon, aaa bon, aaa bon..." Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 41. orr.
Goiza motel doa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.
Motel jaitsi zuten eskailera luzea. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 235. orr.
Erdialdeko Ameriketan ere hainbat herrialde oso-oso motel ari dira aurrera. Berria - Gaiak 2006-05-03
Bushek aitortu du 'Katrina'-ren aurrean motel erantzun duela. Berria - Harian 2005-09-03
UPN eta CDNren Gobernuaren «nagusikeriaren» aurrean, oposizioak «motel» jokatzen duela kritikatu zuen Armendarizek. Berria - Euskal Herria 2004-06-26
Baina hitzak motel eta hotz entzun ziren. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 82. orr.
Urruñar anaiak arras motel hasirik, 25-5 ziren 25 minutaren buruan. Herria 2005-01-13
Begiak zabal-zabalik, baina begiradarik ez, intziri soil bat, egarri zela xuxurlari, ahots erabat erlatsez, pultsua ere oso motel, oka egin zuen, eta izerdia eman ere eman ahala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.
Sartu ziren berriz bidean, bareak bezain motel jarraitu zuten ibiltzen, eta txikiagotu ziren. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.
Gizarteak oso makineria astuna du, eta oso motel mugitzen da, baina arau zurrunak ari dira desagertzen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 64. orr.
· Aurrera jarraitu nuen hartxintxar-galipotezko errepide hartan barrena, lehenik urrats arinka, gero motelago, gero eta motelago. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 193. orr.
Edek motel-motel lerratzen zion eskua Morse andreari, bizkarretik eta sorbaldetan behera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 159. orr.
Nire hobe beharrez hartzen ditut, egunean hiru aldiz, kirio guztiak motel-motel uzten dizkidaten pilulak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.
Mintzatzen motela banaiz ere, ez jakintzan, beti eta era guztietara agertu dizuedan bezala. ik beherago 6. Elizen arteko biblia 2 Ko 11,6
Pertsona adinduen arteko sexuak izan ditzake bere ahalke-uneak eta motel-une barregarriak, baina izaten du orobat samurtasun bat gazteei sarri itzuri ohi zaiena. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 322. orr.
· Indartsu hasi bazen ere, motel antzean sumatzen dut aspaldion Txalaparta argitaletxeko Literotura saila. ik beherago 7. Berria - Kultura 2006-02-14
Hiru pilota ezberdin aukeratu zituzten hauek, bizia bata, bote handikoa bigarrena, eta motel antzekoa bestea. Berria - Kirola 2004-02-19
Handik egun batzuetara, lizarrostoa idortuxetzen zenean, eta eguraldi motelantza izan, nik behetik eman ahalean aitak pilatzen zituen lizar zatukak bordako gaindegian. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.
ahots motel (4); argi motel (5); argitasun motel (3); frango motel (3); motel antzekoa (3); motel ari (3); motel aritu (4); motel aritu zen (3); motel doa (7); motel doazela (3); motel ibili (4); motel ibili zen (3); motel joan (5); motel joan zen (3); motel motel (6); motel samar (4); motel samarra (5); mugimendu motel (5); nahiko motel (4); oso motel (23); oso motel doazela (3)
argi motela (7); argitasun motela (4); euri motela (3); hitz motela (7); hots motela (3); motela iruditzen (3); motela izan (12); motela izan zen (4); motela izaten (3); motela zen (8); nahiko motela (3); oso motela (10); oso motela da (3); pilota motela (3); prozesu motela (3)
gero eta motelago (4); motelago hazi (5); motelago joan (4)
afektua biziki motelagoa (3); askoz ere motelagoa (3); biziki motelagoa (3); gero eta motelagoa (3); motelagoa izan (4); motelagoa izango (7)
gero eta motelagoak (3); pilota motelagoak (6); pilota motelagoak aukeratu (3)
argi motelak (7); begi motelak (4); emakumeak motelak (3); motelak dira (6); motelak izaten (3); motelak izaten dira (3); motelak ziren (4); oso motelak (8); oso motelak izaten (3)
su motelean (7)
argi moteletan (4)
ahots motelez (5); pauso motelez (10)