Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eman bitza lurrak mota guztietako bizidunak: abereak, narrastiak eta piztiak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.
Italiano airekoak Saboya 79 motakoak ziren, 1 000 kilo bonba garraiatzeko eginak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 145. orr.
Oraingoan, earl grey motakoa aukeratu zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 350. orr.
Mota bereko erantzunaren forma nabariena indarrari indarrez erantzutea da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.
Mota askotakoak izan dira, ordea, liberalak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 71. orr.
Aristotelesek, berriz, artea bera aztertu zuen, batik bat hiru mota: tragedia, komedia eta poesia epikoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 231. orr.
Barne-kolonizazioaren mota bat, estatu unibertsal baten historiaren azken fasean nagusitu ohi dena, nekazari barbaroak jartzea izaten da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.
Baina hori eszeptizismo moderatuaren mota bat besterik ez da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.
Zoologiako mota bati buruz hitz egingo bagenu bezala hitz egiten dugu P-az; zoologian arrak eta emeak daude, baina ez dago espeziearen tipo idealik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 83. orr.
Egia esan, ez dakit bekatutzat hartu behar ote ditugun mota honetako erroreak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 344. orr.
Bi mota bereiz daitezke: aktiboa eta pasiboa. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 144. orr.
Oro har, bi krudeltasun mota bereizten ditugu: bata ergelkeriatik sortzen da, arrazoitik edo gogoetatik beharrean, eta anker jaiotako gizakia basapiztiaren pareko bihurtzen du; krudeltasun mota honek ez du inolako atseginik sortzen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 153. orr.
Hala nola gertatzen den su artifizialetako ziriekin, zenbait mahainguru piztu egiten dira erabat itzaliak ematen dutenean, eta, itxura guztien arabera, gurea mota zoragarri horretakoa zen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 88. orr.
Gure gogoetak ez dira geu baino mota ugariagotakoak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.
Kontakizunak ere mota desberdinetakoak dira, liburuaren egileak guztiak Danieli egotzi badizkio ere. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 88. orr.
Musika zen, antigoaleko marinba baten durundia, harmoniarik gabeko mailukaldi gisako musika-mota izugarri bat, erabat epileptikoa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 64. orr.
Baina bazen berarengan bortiztasun moduren bat ere, idealismo mota ezohiko bat, gainerako guztiok munduko tentazioen aurrean hain ahul egiten gintuzten hanpuruskeriei eta desirei uko eginarazten ziona. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 259. orr.
Trukatzen diren osagaiak zeintzuk diren, permutazio mota ezberdinak aurkituko ditugu. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 108. orr.
Liburuetako geografia mota diferenteak aipatu zituen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 141. orr.
Bioleta horiak eta zitori-mota arraroak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 195. orr.
Eta horixe ari zaio gertatzen "Euskara Batuaren" deiturapean hedatu zen hizkera mota jakin bati. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 31. orr.
Munstroak, gorpu nazkagarriak, piztia mota beldurgarri guztiak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 252. orr.
Italian adibidez, "Populuaren Alderdia" gudukatu zen "Faxismoa" deitu nazionalismo mota berezi baten aurka. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 57. orr.
Idazle aipatu baten hitzetan, eraberekotasuna bikaintasun mota da, izpiritu handiek noizbehinka antzeman eta txikiak, hutsik egin gabe, jipoitu egiten dituena. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 40. orr.
Aktualitatea gaixotasun mota da; berezia, denboraz larritzen baita, hiritan bereziki. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 340. orr.
Ezen, Maitasuna, Poztasun mota bat da, gizakia ahal bezainbat atxikitzera bermatzen dena. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.
Bere morala, beharbada, fenomenologia-mota bat da, edo antropologia antzeko gauza bat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.
Korrika egin behar horrek gaixotasun mota bat izan behar du, neurosi bat. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 29. orr.
Gorrotoa ere heriotza mota bat da. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 147. orr.
Alde batera, hala ikusi nahi bada, ernamuin horiek berpizkunde-mota bat dira. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 111. orr.
Bada, ni, nahiko pastelzalea naiz... pastel-mota batzuen zalea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 142. orr.
Konbustioa nahiko prozesu kimiko konplikatua da, eta ez da nahastu behar erretze mota landugabeagoekin. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 205. orr.
Ezin erran oraino zer kanbiamendu mota eta norainokoa. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 145. orr.
Horixe da niri interesatzen zaidan literatura mota. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 7. orr.
Platonek zioenez, lau eromen mota zagok. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 230. orr.
Bereizketa erabatekoa da hemen zuriek eta beltzek egiten duten poesia moten artekoa. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 170. orr.
Berehala ohartuko gara unibertsitate eredu eta mota asko dagoela. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 35. orr.
Auzoan denok dakigu nork zer zaunka mota egiten duen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 139. orr.
Hor bost pilota joko mota dira praktikatu behar, bata bestearen ondotik kontrario berarekin buruan buru. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.
Gero, irudi lerrozuzen mota guztiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.
Zer kexa-mota baina? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 53. orr.
abere mota (6); animalia mota (9); antzerki mota (10); arazo mota (7); arrain mota (16); arrantza mota (10); arrazoinamendu mota (8); arte mota (13); arto mota (7); atributu mota (5); azterketa mota (5); bekatu mota (7); bertso mota (9); bide mota (5); biolentzia mota (6); bizi mota (9); bizimodu mota (5); borroka mota (11); dantza mota (13); delitu mota (11); diskurtso mota (18); doinu mota (6)
emakume mota (5); enuntziatu mota (5); erantzun mota (6); eraso mota (9); eritasun mota (7); erregai mota (5); estatu mota (8); etxe mota (6); ezagutza mota (8); gai mota (11); gaitz mota (5); gaixotasun mota (5); galdera mota (8); garapen mota (5); garraio mota (8); gauza mota (8); gerla mota (6); gerra mota (6); gizaki mota (17); gizarte mota (17); gizon mota (7); gobernu mota (9); harreman mota (32); harreman mota bat (9); harrotasun mota (6); hegazti mota (5); heriotza mota (5); hiru mota (9); hizkera mota (11); hizkuntza mota (8); hots mota (5)
ikasketa mota (7); ikerketa mota (14); ikerkuntza mota (6); indarkeria mota (39); indarkeria mota guztiak (13); indarkeria mota hori (5); informazio mota (5); intsektu mota (5); irakasle mota (5); irudi mota (20); izaki mota (10); jakintza mota (7); janari mota (8); jende mota (52); joko mota (21); kantu mota (9); kirol mota (12); klonazio mota (15); komunikazio mota (7); kontratu mota (18); kultura mota (6); kutsadura mota (6); laguntza mota (21); lan mota (39); landare mota (15); lege mota (12); lehergai mota (7); leherkari mota (8); literatura mota (8); lotura mota (6); lur mota (5); maitasun mota (5); merkataritza mota (5); minbizi mota (23)
mota askotako (30); mota askotakoak (13); mota bera (16); mota berak (6); mota bereiz (5); mota bereizi (5); mota bereko (36); mota bereko beste (7); mota berekoak (9); mota berezi (25); mota berezi bat (13); mota berezia (5); mota berri (45); mota berri bat (19); mota berri baten (5); mota berria (7); mota berriak (18); mota desberdin (13); mota desberdinak (29); mota desberdinen (10); mota desberdinetako (8); mota desberdinetan (6); mota ezberdin (8); mota ezberdinak (25); mota ezberdinen (5); mota ezberdinetako (10); mota ezberdinez (7); mota guztietako jendea (9); mota jakin (27); mota jakin bat (10); mota nagusi (5); mota sortzen (5); mota ugari (9); mota zehatz (6)
mugimendu mota (5); musika mota (39); nazionalismo mota (5)
ondasun mota (6); orgasmo mota (5); oroimen mota (6); pertsona mota (10); pilota mota (12); pintura mota (7); polizia mota (6); sagar mota (7); sintagma mota (5); soinu mota (6); terrorismo mota (11); testu mota (6); tortura mota (13); tratamendu mota (5); tresna mota (6); txori mota (6); ur mota (8); ur mota bat (5); zelula mota (5); zerbitzu mota (6); zerga mota (5); zernahi gai mota (5); zigor mota (8); zuhaitz mota (5)
a motako (8); a motako bertsoa (6); b motako (17); bigarren motako (5); c motako (15); edozoin motako (5); f motako (8); lehen motako (7); motako bertsoa (8); motako bertsoa egin (5)
motaren arabera (12)
moten arteko (5)