Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soldaduetako batek mosketea begi pareraino jaso eta, segundo batzuk kalkulatzen egon ondoren, tiro egin zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 41. orr.
Laurak arte ez zen emirra plazan sartu, turuten eta dunbalen zalapartaren erdian, kanoien eta mosketeen desarraren artean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.
Dominikoen komentu zaharra moskete baten tiramenean nuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 273. orr.
Sotoetan, arkabuzak eta mosketeak generamatzan, guk geuk armada oso bati aurre egiteko adina, ene iritzian. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 46. orr.
Mosketeen tiro zoliak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.
Eritasunek eta jan urriak Terrideren mosketeek baino jende gehiago akabatu zuten Nabarrenkoxen, setioko azken egunetan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.
Hemezortzigarren mendeak jada ikusia zuen oihaneko indiarra europar mosketeaz baliatzen zelata eta enboskada-gerran. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.
Moskete eta kulebrina tiroren bat edo bertze kenduta, ez zen buruz burukorik izan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 229. orr.