Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erregeren mosketariak ere harat-honat dabiltza eta halaber guardia suitzar eta eskoziarrak, Louvren gelditu ez direnak, bederen, dofina eta erregina-ama babestearren. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.
D'Artagnan mosketaria, landa-mariskal izendatua, gudu hartan hil zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 188. orr.
Mosketarien kapitain gaskoin batek, d´Orthez kapitainak hain zuzen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.
Hantxe aurkitu zituen Ruche jaunak trigonometriaren lau mosketariak: sinua, kosinua, tangentea eta cotangentea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.
Ronaldinho, Eto'o eta Messi Nou Campeko mosketari berriak dira. Berria - Kirola 2006-01-14
Talde horiko lau mosketariakizan ziren berriz partidako onenak: Bryantek 26 puntu, zazpi errebote, bost lapurreta eta lau asistentzia lortu zituen; O'Nealek, 18 puntu eta zortzi errebote; Malonek 20 puntu, 14 errebote, sei asistentzia, bi lapurreta eta txapel bat; eta Paytonek 12 puntu, 13 errebote eta bi asistentzia. Berria - Kirola 2004-04-03
Mosketari-guante zuriak jantzitako eskuak luzatzen zituen zeru aldera. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 205. orr.
Guardia frantseseko mosketari talde bat. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 22. orr.
hiru mosketariak (3)