Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ifigenia eta bere alabak irudikatzen zituen mosaikoa egin zitzaidan niri deigarriena. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 23. orr.
Mosaikoa akasturik zegoen hainbat lekutan, eta lekedaz beteriko hutsune horixkak ageri ziren eroritako aleen tokian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.
Mosaikoaren piezak nolako, mosaikoa ere halako. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 101. orr.
Atondo eliptiko erraldoiko mosaikoaren gainean ipini zuen laukoteak aulki gurpilduna. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 405. orr.
Bertako mosaiko ederrak ikusirik, mundua mosaiko bat dela bururatu zaio: eite, kultura, prentsamendu eta kolore askotariko gizon-emakumeez osatutako erlategi bat. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.
Geneak eta proteinak, gehien-gehienetan, zenbait elementuz osaturiko mosaiko modukoak dira. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 106. orr.
Hainbat proteinatan aurkitu zitezkeen ereduetatik mosaikozko proteinak eratzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 107. orr.
Narrazio horrek narrazio asko ditu bere barnean bilduta, mosaiko baten antzera. Berria - Kultura 2004-06-10
Banan-banan hartuta, mosaiko bateko pieza bakar baten garrantzia zeukaten: hutsala. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 22. orr.
Mosaikoetan erabili teselaren batzuk ere azaldu dira. Berria - Kultura 2004-08-14
Balio zuen: egitasmo baten parte zen, tesela bat mosaiko batean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.
Behin eta berriz esan behar diot legeetan agertzen dena baino mosaiko konplexuagoa dela berori gobernatzen-edo ari den errealitatea. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 43. orr.
Kontatzeko egitura, tonu, modu eta erritmo desberdinez osatutako mosaikoa, errealitatearen izaera mosaikozkoa jasotzeko ahaleginean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 251. orr.
Esku artean mosaiko ezkutu eta itzel baten atalak neuzkala ohartuz joan nintzen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 22. orr.
Mosaiko sinkretiko moduko bat moldatuko da hemen ere. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 11. orr.
'Konpainia noblean' da azken adibidea: tradizioko pertsonaiei eta istorioei hats berria ematen dieten 93 narrazio laburrez osatutako mosaikoa. Berria - Kultura 2004-07-01
Andra Mari Zuriaren plazan mosaiko handi bat egingo da loreak erabiliz. Berria - Euskal Herria 2004-09-22
Gehienak, zeramika zatiak 275.000, baina baita mosaiko tesela solteak, txanponak, giza hezurrak eta objektu metalikoak ere. Berria - Harian 2006-03-07
Italiako sabai-lanparak; eta plaza apaintzen zuten mosaiko-uhinak, operaren sarrerako marmolezko zutabediaren oinetaraino. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.
Beren mosaiko-egiturak aukera ematen die geneei hainbaten arteko eragin-trukeak izateko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 110. orr.
Geneak ekoizteko bigarren bidea: aurretiazko hornidura zatiak egokitzea mosaiko-geneak eratzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 108. orr.
Hortik, bada, brikolaje molekularren bigarren bidea: ADN zatiak, exonak, berregokitzea mosaiko-proteinak eratzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.
Multzo horrek guztiak kolore anitzeko etxe-mosaiko ikusgarri bat osatzen zuen, hamar legoako esparru zabal batean txertatua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.