Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horratx harginaren buztina, morteroa, porlana... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 15. orr.
Igeltsua, morteroa eta hormigoia ekologikoak diren aztertzen dihardute proiektu horretan ari diren ikertzaileek. Berria - Gaiak 2004-03-12
Mortero eta material zeramikoz egiten ziren erromatarren horma-egitura tipikoak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 210. orr.
Karea hila dagoenean, orduan morteroari nahastuko zaio. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.
Harriak berez bigunak eta porotsuak izaten direnez, erabat lehortzen dute morteroa, ur guztia xukatuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.
Paretek, kare eta hareazko morteroarekin ondo hartuta geratuz, luzaroago iraun dezaten. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.
Zarpeatua zabaldu denean, berdindu bedi harearen ordez adreilu-hautsezko morteroarekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.
Erdiko tartea harri-koskor eta morteroz betetzen dute. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.
Morteroz egina den zoladurak zituen urradura batzuetatik. Herria 2001-05-03
Izenak ere, morteroak bezalaxe betetzen ditu materiaren hutsak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 15. orr.
Jelarekin ur gutxiago behar baitu morteroak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 140. orr.
Yeshivako ikasleek nahastu zuten morteroa. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 43. orr.
Erabilera zabalago eta onartuagoa du [tintak] ospearen eraikineko harriak itsasteko mortero gisa, eta ondoren materialaren ziztrinkeria estaltzeko kare gisa. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 249. orr.
Mortero-mota hori honela egingo da: lehenengo, harea prestatuko da oso garbia eta oso latza, gero silize-harriak hartu eta zatituko dira [...] eta karea nahastuko zaio morteroari ahalik eta sendoena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4030. orr.
Mihia mortero puska bat bezain gogorra neukalarik. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 173. orr.
81 mm-ko mortero bat baliatuz, 4-5 granada [...] baizik ez lituzke behar tiroa doitu eta puxka ttikitan den-denak lehertzeko. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 48. orr.
-Gero, alemanak, erantzun gisa, morteroak kargatu eta erasoka hasi zitzaizkigun. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 197. orr.
Kalibre politeko morteroak igorri genizkien gaztelu zaharreko puskailetan ongi babesturik, arrebari adina anker. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 148. orr.
Baldin eta alemaniarren artilleriak edo morteroek harrapatzen bagaituzte [...] orduan gureak egin du. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.
Lurrean nentzala inguruan zartarazi zuten mortero baten metrailak bete-betean harrapatu zidan, ordea, eskuin eskua. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.
Hamar bat kilometroko helmena duten Kassam morteroak. Berria - Mundua 2004-08-05
Kassam morteroen jaurtiguneak eta fabrikak desegin nahi ditu Tsahalek. Berria - Mundua 2004-08-05
Iad Alaui lehen ministroaren egoitzari morteroz eginiko erasoan, berriz, beste bost zibil zauritu ziren. Berria - Mundua 2004-07-08
Bagdaden mortairu bat erori zen Camberrako enbaxadorearen egoitzatik gertu. Berria - Mundua 2004-09-12
Ekintzaile palestinarrek morteroekin eraso zioten Gazako kokaleku bati. Berria - Mundua 2004-12-24
Matxinatu talde batek morteroak jaurti zituen eraikuntzaren aurka. Berria - Mundua 2004-11-10
Najafeko ospitalea, hain zuzen, ez zen guduka hauetatik saihets egon, bost morterok ukitu baitzuten eraikina. Berria - Mundua 2004-08-06
Al Dura auzunean, kale bazterrean ezkutatutako lehergailu batek eta bi morterok egin zuten eztanda. Berria - Harian 2005-04-30
Aitak beti esaten zigun ez kezkatzeko, mortero tiroekin bezala zela, morteroak ez direla inoiz toki berean bi aldiz erortzen, eta egiten dituzten zuloak direla babesteko lekurik onenak. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 35. orr.
Hamar bat edo hamabost bat taldek jarduten dute mortero jaurtitze hauetan. Berria - Mundua 2004-12-31
Erresistentziako kideek mortero eta obus andana jaurti zituzten basearen kontra. Berria - Mundua 2004-12-22
Mortero-granada batek inguruan eztanda egin ostean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 185. orr.
Eta bazirela morterotxoak, hots, pilotak oso gorantz jaurtitzen zituzten kanoi antzekoak; mortero pilotek, hain gora igo ostean, behera astun jausi eta kalte itzela eragiten ei zuten. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 165. orr.
mortero bat jaurti (3); mortero eraso (3); mortero jaurtiketak (4)
morteroak jaurti (9); morteroak jaurti zituzten (6)
eraso zioten morteroekin (3); morteroekin eraso (3)
morteroz eraso (4)